Zahartzaroari aurrez aurrez begiratuko deutso aurten GetxoPhotok

Bizkaie! 2011-08-30 17:52   Kulturea

Aurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira.

Aurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira. Jarduera nagusiak jaialdiaren lehenengo asteburuan antolatu dira; opening-a, berbaldiak, proiekzinoak, tailerrak…

GetxoPhotoren arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, erakusketen asmoa ez da zahartzaroa idealizatzea edo gozotzea. Komisarioak aukeratutako lanak euren artean guztiz desbardinak dira, izan be zahartzaroa zer dan erakusteko modu asko dagoz. Argazkiek geure garaiko eta inguruko zaharren bizimodua azaltzen dabe.

Azkenengo hamarkadetan gaztetasunari balio handia emon jako gure gizartean. Zahartzaroak bildurtu egiten gaitu, eta ez deutsagu lekurik emoten komunikabideetan, esaterako. Horregaitik, aurtengo GetxoPhotok zahartzaroari bildur barik begiratzeko proposamena egiten deusku.

Bost urte beteko ditu aurten GetxoPhotok. Irailak 1ean, 19:45ean, inaugurazino ekitaldia egingo dabe Andres Isasi Musika Eskolan. Irudien bidez bost urteotako ibilbidea erakutsiko dabe, eta edizino honetako egileetako batzuk euren lanak proiektau eta aurkeztuko ditue. Gaua Mursegok zuzenean musikauko dauen Michael Ackermanen lanaren proiekzino bereziagaz amaituko da.

Photowalk izeneko ekimenean, irailaren 1ean, argazkilari ospetsuen estudioetatik hiru orduko osterea eginez hainbat kontu ikasiko doguz. Argazkilariek euren estudioetako ateak edegi eta lan egiteko moduari buruz berba egingo dabe. Aurtengo ibilbidean TDI-Image Bank (Antonio Herranzek eta Fátima Díez Garaigortaren gunea) eta Juan Gomez freelance argazkilariaren sekretuak ezagutzeko aukerea izango da.

Irailaren 2an, Andrés Reymondesek eta Arianna Rinaldok berbaldia eskainiko dabe, Frank Kalerogaz batera, gaur egungo argazki argitalpenen edizinoaren inguruan.

Arianna Rinaldok The art and relativity of photo editing tailerra emongo dau irailaren 2an eta 3an. Ikastaroan edizino grafikoaren hainbat alor jorratuko dira. Ariannak bere esperientzia profesionalaren eta aldizkarien edizionaren ganean jardungo dau. Bestalde, tailerrean partaideen portafolioak begiratuko dira, eta guztien artean aldizkari bat zelan osotzen dan ikusiko dabe.

Ekitaldi ugari antolatu ditu GetxoPhotok, informazino zabalagoa, hemen: www.getxophoto.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu