Alberto Gorritibereak 'Arriya' lan barria aurkeztuko dau Zineguneak zikloan

Bizkaie! 2011-08-30 12:54   Barriak

Alberto Gorritiberea zinema-zuzendariak Arriya lan barria aurkeztuko dau abuztuaren 30ean, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Euskadiko Filmategiak antolatutako Zineguneak zikloaren barruan. Ekimen honen bidez Filmategiak areto komertzialetan estreinetan diran euskal ekoizpenei bultzadea emon gura deutse.

Zineguneak jardunaldietako ganerako ekitaldietan lez, pelikulearen trailerra proiektauko dabe, eta filmaren pasarte batzuk ikusteko aukerea izango da. Zuzendariak pelikulearen xehetasunak azalduko ditu eta ikusleek itaunak edo iruzkinak egin ahal izango ditue, bai zuzendariari berari bai bertan izango diran Kandido Uranga eta Iñake Irastorza aktoreei be. Sarrerea dobakoa da.

Arriya abuztuaren 26an estreinau zan, eta Euskal Herriko herri imaginario baten pasetan dan ezinezko maitasun istorioa kontetan dau.

Zineaguneak topaketak aurten hasi ziran, Euskadiko Filmategiak antolatuta. Filmategiko arduradunen esanetan, eta orain arte, sekulako arrakastea izan dabe ekitakldiek ikusleen eta partaidetzaren aldetik. Jardunaldion helburu nagusia euskal zinegileek ikusleekaz hurreko harremona izatea da, lanak karteldegian dagozan bitartean. Holan, jardunaldira doazen ikusle batzuk filma ikusita izango dabe, eta galderak egin ahal izango deutsez zuzendariari, eta filma ikusi barik dabenek berbaldiaren ostean ikustera joan daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu