Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan

Bizkaie! 2011-09-05 11:36   sariak-autortzak

2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).

Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.

Joandako barikuan, Gasteizko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Areto Nagusian, Hezkuntza Sailak 2010-11 ikasturtean izandako Urruzuno lehiaketako saridunakaz (20 ikasle) ekitaldi berezia egin eban sariak emoteko.

Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan parte hartzen dabe bi kategoria desbardinetan (prosa/poesia) Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako ikasleek, DBH 3-4 eta Batxilllergoko 1-2. mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabilzanek. Hezkuntza Sailak berak antolatutako lehiaketea da eta aurten 25. urteurrena bete dau.

2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).

Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.

Saria Bretainiara (Frantzia) 10 eguneko bidaia izan da (diru poltsa eta guzti), saria ziurtatzen dauen plaka oroigarria eta Sagastiberri 2011ko alean euren lan guztien argitalpena.

Sariak emoteko ekitaldian euren familiakoak, lagunak eta institutuko irakasleak be egon ziran. Ekitaldiaren ostean, berehala abiatu ziran Bretainiarantz (Fr.) bidaian Xabi Paiaren laguntzinoagaz eta datorren 11ra artean ibiliko dira hor zehar.

Aurreko urteetan (baina ez urtero) izan dira holako sariak Gernika BHIn: euren artean Josu Goikoetxea, Mikel Santiago, Haizea Caminos, Elena Elgezabal, Amaia Quintana, Cristian Bedoya, Julene Mendiola, Irati Seijo, Zihara Jainaga eta oraingo hirurak (Iker Miret, Irene Ortiz eta Ainhoa Vidal ).

Irakaskuntza ertainetan entzute handikoa da Urruzuno Literatura lehiaketea eta aspaldiko urteetan ikasle sasoian saridunak izan ziranak gaur egun euskalgintzan oso ezagunak dira ( Harkaitz Cano, Josu Goikoetxea, Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea,...).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu