Ia mila lagunek parte hartu dabe Bilboko Udalak uriko eraikin berezietara antolatutako bisita gidatuetan
2010-07-19 14:42Jarduerea datorren irailean jarriko da barriro martxan, Deustuko Erriberan dagoan Vicinay Cadenas lantegira egingo dan bisiteagaz. Euskeraz eta gaztelaniaz egin ahal izango diran bisitak martitzen eta eguen guztietan egingo dira, irailaren 14tik urriaren 21era bitartean.
Juan Carlos Latxaga: 'Athletic egon behar da beti perfekzinoan'
2010-07-19 12:26 BarriketanKazetaria
XVIII. Euskal Encounter garagarrilaren 22tik 25era Barakaldon
2010-07-19 11:104.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektauta, 5.700 parte-hartzailetik gora eta 10 Gb/s-ko Internet konekzinoa.
Kazetaritza musikalari buruzko ikastaroa Bilbon
2010-07-19 10:33 MusikeaMintegiaren asmoa etorkizuneko kazetari bereziei genero horretan lan egiteko tresnak emotea da eta horretarako hainbat aditu konbidau ditue: Luis Miguel Pedreo (Salamancako Unibersidadea), Mary Ann Kennedy (BBC Scotland / BBC, Radio 3, Glasgow), Jesus Ordovas (Radio 3), Santi Carrillo (Rockdeluxe) eta Gotzon Hermosilla (Berria).
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago
2010-07-16 14:34Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago honezkero http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean.
'Balkoi eta Fatxaden V. Lehiaketeak' lorez bete ditu Lekeitioko kale eta fatxadak
2010-07-16 14:26Lehiaketa honen bitartez, Lekeitio udalerri eder bihurtzeko ahalegina egiten daben herritarrei azaldu nahi deutse Udalak eskerrona. Arau urbanistikoak beteten ez dituenak salbu, Lekeitioko balkoi eta fatxada guztiek hartzen dabe parte lehiaketan herrian kokaturik egote hutsagaitik
Bertso Udalekuak 2010: Orioko txandea amaitzear eta Irañeta txandea hartzeko prest
2010-07-16 12:34 BertsolaritzeaAurten, 329 ume eta gaztek hartuko dabe parte Bertsozale Alkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskeraz eta lagunartean disfrutetea dabe helburu.
'Urdaibaiko Organoak - Joxe Mari Egileor' VII. Busturialdeko Kontzertu Zikloak Mundakako organoaren zaharbarritzea ospatuko dau aurten
2010-07-16 11:01 MusikeaHelburuen artean eskualdeko herri guztien bizitza sozio-kulturala dinamizetea eta hobetzea dauen Urremendi, Busturialdeko Landa Garapen Alkarteak antolatzen dau kontzertu zikloa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoagaz.
Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean
2010-07-16 10:32 Euskerea berbagaiFagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
The Wailers talde mitikoa zapatuan Getxon
2010-07-15 14:12 MusikeaGetxoko Udalak antolatuta, The Wailers taldeak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, hilak 17, Getxon, Algortako Portu Zaharrean, gaueko 22:00etan hasita. Bob Marley zanaren talde ospetsuak bere 40. urteurreneko biran joko dau Algortan eta sarrerea dobakoa izango da.
Mantxuria (eta II)
2010-07-15 12:25 BidaideMantxuriaren ezaugarri deigarriena, akaso, historian zehar makinatxu bat agintari izan dituala da eta, horren ondorioz, zailtasun handiak ditu norberaren idiosinkrasia finkatzeko.
Okzitanierearen Akademia sortu nahi dauen Aporlòc alkarteko kideek Euskaltzaindia bisitau dabe
2010-07-14 15:41 Euskerea berbagaiAporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.
Bilboko Udalak XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Saria deitu dau
2010-07-14 14:13 kulturbizOrain ia hiru hamarkada martxan jarritako ekimen horren bitartez, Kultura eta Hezkuntza Sailak, literatur sorkuntzea sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzeak emon dauen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazo nahi ditu.
EAEko Student Formulako bi taldeak Silverstonen lehiatuko dira
2010-07-14 12:43Formula Student Bizkaia eta Gipuzkoako Tecnun Motorsport Silverstonen (Ingalaterra) lehiatuko dira hilaren 14tik 18ra bitartean jesarleku bakarreko ibilgailuakaz.
Delorean taldeak Urteko Artista Onenaren saria jaso dau
2010-07-14 12:40 MusikeaTaldea munduan zehar dabil Mushroom Pillow Music diskoetxeagaz argitaratutako 'Subiza' disko barria aurkezten; Londonen arrakasta handiagaz jo ostean, Kanadan eta AEBetan eskainiko ditue kontzertuak datozen egunotan.
Gerediagak 1000 liburu dohaintzan emon ditu Durangaldean erabili ahal izateko
2010-07-13 15:24 kulturbizOraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuakaz osotzen dira banatutako sortak. Holan, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileak aukera zabalagoa izango dabe.
Bilboko auzoei buruzko 'Distrito Foto' argazki lehiaketea argazkigintza digitalean espezializauko da
2010-07-13 14:27 kulturbizParte hartu nahi daben pertsona guztiek Distrito Foto webgunearen bitartez bialdu ahal izango ditue euren argazkiak, irailaren 6tik 19ra bitartean.
'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak Sarean eskuragarri
2010-07-13 11:25Euskaltzaindiak Sarean jarri ditu Euskaltzaindiaren Literatura batzordeko buru izan zanaren omenezko 'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta Jurgi Kintanaren 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak.
Diasporatik Gernika-Lumora eta Irunera
2010-07-13 10:54 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza sailak sustatzen dauen 'Gaztemundu' programearen barruan, Euskal Etxe desbardinetatik heldutako 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek Gernika-Lumo bisitau dabe.





Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...