Bilboko Suhiltzaile eta Udaltzain Taldea prest New Yorkera, World Police & Fire Games jokoetara joateko

Bizkaie! 2011-08-24 10:57

Bilboko Suhiltzaile eta Udaltzain Taldea datorren eguenean, abuztuak 25, abiatuko da New Yorkerantz, World Police & Fire Games izeneko Polizia eta Suhiltzaileen XIV. Mundu Jokoetan parte hartzeko. Jokoak abuztuaren 26tik irailaren 5era bitartean izango dira.

Bilboko Suhiltzaile eta Udaltzain Taldea datorren eguenean, abuztuak 25, abiatuko da New Yorkerantz, World Police & Fire Games izeneko Polizia eta Suhiltzaileen XIV. Mundu Jokoetan parte hartzeko. Jokoak abuztuaren 26tik irailaren 5era bitartean izango dira.

Udal-taldeko kideak Aste Nagusian zehar doazenez, inaugurazino-ekitaldian presente izango da Bilbo, 23 udal-ordezkariek jaietako zapi ofizialagaz desfilauko dabe gainera. Ekitaldia Brooklyn barrutiko Prospect Park-en ospatuko da.

Bederatzi udaltzainek eta Bilboko Udaleko Suhiltzaile Etxeko hamalau kidek parte hartuko dabe World Police & Fire Games izeneko Polizia eta Suhiltzaileen XIV. Mundu Jokoetan. Torre Bikien kontrako atentaduaren hamargarren urtemugeagaz batera egingo dira. Izan be, eraikinetako erreskate-lanetan 176 suhiltzaile eta polizia hil ziran.

Hamalaugarren edizino honetan, 23 kirolari horreek, 22 gizon eta emakume bakarra, hainbat diziplinatan lehiatuko dira, munduko 70 herrialdetako 18.000 polizia eta suhiltzaileen kontra, eta joko honeek orain arteko partaidetza-maila handiena izango dabe gainera.

Aurten, talde bilbotarrak ez dau bere lehiakide nabarienetako bat izango, hau da, Amaia Frontaura udaltzaina, Vancouver-eko jokoetan 4 domina lortu zituana. Halan da guztiz be, ganerako Bilboko suhiltzaile eta udaltzainak gogor ibili dira beharrean sasoi fisiko ezin hobea izateko eta baita New York-eko World Police & Fire Games jokoetan, 2009ko erregistroak hobetzeko edo gitxienez bardintzeko asmoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu