Txernobilgo umeak badoaz etxera
2011-08-23 10:48Eguazten honetan, abuztuaren 24an, euskal familiakaz udea igaro daben 246 umeak Ukrainiara itzuliko dira. Oso Harrera-programa positiboa izan da aurtengoa, izan be, 59 ume etorri dira lehenengo aldiz. Bizi dogun egoera ekonomiko larria kontutan harturik, familiek ahalegin berezia egin behar izan dabe eta Chernobil Alkarteak eskertu egin deutsee ahalegina familia guztiei.

Eguazten honetan, abuztuaren 24an, euskal familiakaz udea igaro daben 246 umeak Ukrainiara itzuliko dira. Oso Harrera-programa positiboa izan da aurtengoa, izan be, 59 ume etorri dira lehenengo aldiz. Bizi dogun egoera ekonomiko larria kontutan harturik, familiek ahalegin berezia egin behar izan dabe eta Chernobil Alkarteak eskertu egin deutsee ahalegina familia guztiei. Bestalde, ume batzuek behar izan dituen mediku-atentzinoak izan dira aurtengo berezitasuna. Horreek Asociación Chernobil Alkartearen helburuakaz bat datoz, hau da, ahal dan neurrian umeen osasuna hobetzeko helburuagaz.
Azken bi hilebete honeetan familia eta lagun artean gozetako aukerea egon da, hondartzan, eguzkitan eta gure herri eta urietako jaietan momentu zoragarriak pasau ditue eta, orain, agur esateko momentua heldu da. 'Ume gehieneri datorren urtera arte esango deutsegu baina 15ek aurten egin dabe Harrera-Programea. Gazte horreek 18 urte beteko ditue urte honetan zehar eta etorkizunari aurre egiteko indar aina badaukie honezkero. Onena opa deutsegu eta gure bihotzetan betirako izango doguzala badakite'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!