Kale antzerkia Bilbon genero indarkeriaren kontra eta hartu-emon seguruen alde

Bizkaie! 2011-08-17 14:43

Herritarrei eraso sexistarik bako jaien mezua helarazoteko eta tratu egokiko hartu-emonak sustatzeko, Aste Nagusi honetan Eginagatik distira, denak MAITASUN ez dira / No es AMOR todo lo que reluce antzerki-lana jarriko da martxan.

Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak, Nekane Alonso Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren zinegotziak, Bilboko Konpartsetako kide Itziar Villafañezek eta Boni García Zazpi Kaleetako Alkarteko presidenteak genero-indarkeriaren kontrako eta hartu-emon seguru eta adostuen aldeko ekimenak aurkeztu ditue Aste Nagusi honetarako.

Herritarrak emakumeakanako mota guztietako erasoen kontra sensibilizetako eta eraso sexisten kontagailuan kasu bat bera be agertu ez daiten, aurten, Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak emakumeakanako indarkeriaren kontrako protokoloagaz bat egin dau. Protokolo hori baegoan lehen be Bilboko Konpartsak alkartean, eta, holan, lan honetarako taberna-sarea zabaldu egin da.

Udalak eta konpartsek Bilboko Zazpi Kaleetako merkatarien lankidetzeagaz 5.000 txartel banatuko ditue herritarren artean, mota honetako egoerak lantzen dituen larrialdietako telefonoakaz. Horrezaz gan, Zazpi Kaleetako ostatuek kanpaina honetan daben inplikazinoa erakusteko, 430.000 ahozapi jarriko ditue informazino-puntu moduan. Gainera, jaietan erasorik gertatu ezkero, Bilboko Konpartsak alkarteak jarduera-protokolo bat landu dau.

Herritarrei eraso sexistarik bako jaien mezua helarazoteko eta tratu egokiko hartu-emonak sustatzeko, Aste Nagusi honetan Eginagatik distira, denak MAITASUN ez dira / No es AMOR todo lo que reluce antzerki-lana jarriko da martxan. Antzezlan honek umorez lantzen ditu bikote-hartu-emonak, arau soziokulturalen arabera, eta hartu-emon horreek baldintzatzen dituen genero-rol eta —estereotipoen arabera. Helburua ipuin tradizionalen, pelikulen eta abarren bidez erakutsi jakun maitasun erromantikoa desmitifiketea da.

Emonaldian zehar, 1.000 globo banatuko dira bitxilore baten irudiagaz. Bitxilore horren petaloek gizon eta emakume guztiok geure buruari zor deutsagun maitasuna sustatzen eta aldarrikatzen dabe, maite dot neure burua/me quiero lemapean. Holan, umeei beren ekintzakaz ipuinen amaierak berrasmatzera konbidauko jake.

Antzerki-lanaren hiru antzezpen egingo dira Arriaga antzokiaren plazan: domekan (abuztuak 21) 11:30ean eta 18:30ean, eta astelenenean, (abuztuak 22) 18:30ean. Gitxi gorabehera, 40 minutuko iraupena izango dau.

Informazio-txarteletan Bai beti da bai. Ez beti da ez lema ezaguna eta 24 orduko laguntza-telefonoak agertuko dira: Udaltzaingoa 092 eta 112, eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua 944701460.

Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailaren zerbitzua be eskaintzen da. Emakumeek bertara jo leikie aholkularitza eta arreta sozial, psikologiko eta juridiko espezializatua eskatzeko (94420 48 38).

Bilboko Konpartsak alkartearen txosnetan eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteko taberna puntu liladunetan kanpainako elementu horreek guztiak banatuko dira doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu