Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konparsearen 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu dau

Bizkaie! 2011-08-24 11:13   Musikea

Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konparsearen 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu dau Etxahun Lekue bertsolariaren berbakaz. Abestiaren zuzeneko aurkezpena abuztuaren 25ean, 23:30ean, Bilboko txosnetako Euskalgunean izango da.

Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konparsearen 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu dau Etxahun Lekue bertsolariaren berbakaz. Abestiaren zuzeneko aurkezpena abuztuaren 25ean, 23:30ean, Bilboko txosnetako Euskalgunean izango da. Kantua Ze Esatek! taldeak datorren zemendian kaleratuko dauen disko barrian agertuko da. Kantua entzuteko: http://www.youtube.com/watch?v=ffKzbfxMewo

Bien bitartean, Bilboko Konpartsek bigarren urtez planto egiteko erabagia hartu dabe Jaietako Ordenatzan agindutakoa ez beteteagaitik Txori Barrote eta Kaskagorri konparsei Aste Nagusian parte hartzeko ezarritako debekua indarrean daukalako Bilboko Udalak. Gauzak holan dirala, txosnak zarratuta egongo dira gaur, hilak 24 eta lotsaren desfilea izango da txosna inguruetan. Edozelan be, konparsek urtero legez Basurtoko ospitalean dagozan umeei bisitea egingo deutsee eguerdiko 12:00ak aldera. Arratsaldez, barriz, Desafioa iragarri dabe konparsek Plaza Zirkularretik Kale Nagusian gora, konparseroen harrotasun desfilea, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu