Bilboko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretako ia 6.600 plazetatik % 94 bete dira
2009-10-06 14:52Amaitu da Bilboko Udalak antolatutako udal ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea, eta ia plaza gehienak bete dira. Holan, 324 ikastarotan eskainitako ia 6.600 plazen % 94a bete da. Ikastaroak lau kategoriatan banatzen dira: 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerrak', 'Kultur tailerrak', 'Osasuna adinekoentzat' eta 'Aisia eta kirol jarduerak'.
Eurobaskek Kazetaritzako II. Saria deitu dau
2009-10-06 10:25Eurobask Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluak bigarren urtez deitu dau Kazetaritzako Eurobask Saria, kazetariei, idazleei edo ikertzaileei zuzenduta. Lanak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 30ean amaituko da, erakundeko iturriek jakinarazo dabenez.
Abogadua kanonaren kontra: ekin eta irabazi
2009-10-05 18:49Sevillako Merkatal Arloko Lehenengo Epaitegiak emondako epaia ez da bape pozteko modukoa izan SGAErentzako. Ez diru larregi kendu deutsielako, euren kontrako epaia izan dalako baino (eta, akaso, epai-eredu moduan har daitekelako).
Musika Bandearen eta Txistulari Bandearen kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe
2009-10-05 18:41 MusikeaTalde sinfonikoak domekatan eskainiko ditu bere emonaldiak Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian bi euroko sarrerearen truke eta Udal Txistularien Bandeak astean zehar (eguazten eta eguenetan), A3 Aretoan eta doban.
Internet bidezko marketin kulturalari buruzko mintegia egingo da eguaztenean Bilbon
2009-10-05 17:42SGAEko Autore Fundazinoak 'E-marketin kulturala. Krisialdiko premia' izenburuko mintegia antolatu dau eguaztenerako, urriaren 7rako, Bilbon. Jardunaldiak arte eta kulturako 60tik gora profesionalen interesa piztu dau, eta kudeatzaile kulturalek, ikasleek eta musika zein arte eszeniko arloko profesionalek emon dabe izena mintegian parte hartzeko.
Edizino Independentearen II. Jardunaldiak Bilbon urriaren 9ra arte
2009-10-05 15:49 jardunaldiakBilboko liburudenda independenteen alkarteak (Cliblik) antolatuta argitaldari independenteen jardunaldiak martxan dagoz Bilboko Arenalean. Pasa dan zapatuan (Urriak 3) hasi eta datorren barikura arte (Urriaren 9ra arte), astebetez, literatura zirkuituetatik kanpo, badirala beste mundu literario batzuk ezagutarazotea da helburua.
Ortuellako Udalak bertsolaritzea hururreratuko dau herriko hiru ikastetxeetara
2009-10-05 15:25 BertsolaritzeaEkimen honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta DBHko 1. mailakoek bertsolaritzearen nondik norakoak ezagutzeko aukerea izango dabe. Danetara, 85 gaztek parte hartuko dabe egitasmoan. (28 Otxartaga eskolakoak dira, 43 San Felix ikastetxekoak -18 L.H. 6.mailakoak, eta 25 D.B.H 1.mailakoak-, eta 14 Ortuellako institutukoak). Lansaioak astero ordubeteko iraupena daben tailer baten bidez egingo dira eskoletan.
Literaturea eta bidaiak buztarturik Miguel Sanchez-Ostiz eta Jon Arretxeagaz Bibebarrieta Kulturgunean
2009-10-05 15:01 Kulturea'Literaturea, bidaiatzeko beste modu bat', izenburupean, Bidebarrieta Kulturguneak Jon Arretxe bizkaitarra eta Miguel Sánchez-Ostiz nafarra alkartuko ditu. Publikoarentzat zabalik dagoan berbaldia Roge Blasko kazetariak zuzenduko dau, urriaren 6an, martitzenean, 19:30ean udal liburutegian. Sarrerea dobakoa izango da.
Gastronomiaz gozetako aukerea, Foccus Bilbao 2009 azokan
2009-10-05 14:22 Jan edanakBEC azoka-barrutiak Foccus Bilbao, Gastronomiaren eta Elikadurearen Azoka Profesionala hartuko dau bigarrenez. Ostalaritza eta sukaldaritzako profesionalek urriaren 5etik 7era izango dabe hitzordua bertan. Kalidadezko produktu barriak erakusteaz gan, bestelako jarduera bereziak be antolatu ditue.
Mikel Urdangarin: 'kanta batek ez dauka zentzurik norberak egin eta inora ailegetan ez bada'
2009-10-05 12:47 Barriketan'Zubia' diskoa plazaratu barri dau
El secreto de sus ojos
2009-10-05 12:19 Zinema kritikakDana da biribila pelikula honetan, bai pertsonaien karakterizazinoak, baita alkarrizketak be. Oso ondo neurtuta dagoan gidoi baten bidez, trama poliziako baten zehar abiatzen gara pelikularen lehenengo minutuetatik. Bitartean, amodioa, umorea eta garaiko gizartearen ezaugarriak tartekatzen dira.
Gazteena irabazle lehenengo saioan
2009-10-05 11:52 BertsolaritzeaJone Uria saioko irabazleak igazko Bizkaiko Txapelketako nibelagaz segiduten dau eta final erdietan be zeresana emongo dau. Pentsetan dot I. Gurrutxagak, O. Barrosok, M. Artetxek eta O. Bartrak ez ebela suberte handirik euki zapatuan.
Mundakako surf txapelketea martxan
2009-10-05 11:44Danetara, mundu-mailako 45 surflari onenak ibiliko dira Mundakako olatuen ganean eta, zuzendariaren esanetan, 'aurten be, igaz legez, olatu onak espero doguz eta txapelketea arrakastatsua izango dala aurreikusi geinke'. Aurreikuspenak aurreikuspen, Mundakan olaturik egon ezean, surflariak Sopelanako hondartzara joango dira. Txapelketeak urriaren 17ra arte iraungo dau.
Jone Uria bizkaitarra zuzenean sailkatu da Hendaiako finalaurrekora
2009-10-05 10:37 BertsolaritzeaZestoan jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen final laurenean, puntu eta erdiko aldeagaz Jone Uria 19 urteko algortarra nagusitu zan (661,5). Bigarren sailkatua Uxue Alberdi izan zan (660 puntu) eta hirugarrena, barriz, Iñaki Gurrutxaga baina sano atzerago (642,5 puntu).
Getxoko Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dira
2009-10-02 16:35Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanora heldu da
2009-10-02 16:25Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatuta, 'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea urriaren 14ra arte ikusgai dago Amorebieta-Etxanon, Zelaieta Zentroko sarrera-aretoan.
'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira
2009-10-02 13:07 MusikeaUrri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.
'Fosbury', Inoren Ero Ni taldearen 3. diskoa zuzenean entzuteko hitzorduak
2009-10-02 12:28 MusikeaInoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.
Euskalerriko Eskautak Bizkaiko alkarteko 27 taldeek urrian hasiko dabe ikasturte barria
2009-10-02 11:15'Euskalerriko Eskautak Bizkaia' irabazteko asmorik bako alkartea da eta, eskaut metodologia tarteko dala, ume eta gazteen aisialdian egiten dauen lan hezitzailearen eta ebanjelizatzailearen bidez, Bizkaiko herri eta auzoen hobekuntzearen alde lan egiten dau.
Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan
2009-10-01 18:31 MusikeaJosu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...