Badatoz Inoren Ero Ni, Jupiter Jon, Xabier Montoia eta Lisabö-ren lan barriak

Bizkaie! 2011-09-13 13:52   Musikea

Ondoko produkzinoak plazaratuko ditu Bidehuts-ek: urrian, Inoren Ero Ni taldeak Fregoli lana plazaratuko dau; zemendian, Jupiter Jon taldearen estraineko diskoak, Pleistozenoko Astelehenak lanak, ikusiko dau argia. Eta azken urteotan isilik egon dan Xabier Montoiak Montoiaren Mundu Miresgarria kaleratuko dau. Abenduan, barriz, Lisabören lana ezagutuko dogu.

Udeari egun batzuk baino geratzen ez jakozanean, urtearen azken txanpan, ondoko produkzinoak plazaratuko ditu Bidehuts etxeak: datorren hilean, urrian, Inoren Ero Ni taldeak Fregoli lana plazaratuko dau, andoaindarren 4. lana, alde askotarikoa, aberatsa, ausarta… Andoaingo Garate estudieoetan taldeak Martxel Arkarazogaz batera landutakoa.

Zemendian, barriz, Jupiter Jon taldearen estraineko diskoak, Pleistozenoko Astelehenak lanak, ikusiko dau argia. Internet bidez ezagutu genduzan lehen kantuak Caligula ebela izena argitaratu zituen; Mikel Laboari ikasitako kantua, Txinaurriak diskoan, Gabon Caligula lez argitaratu eben eta oraingoan Jupiter Jon izenagaz agertuko jakuz. Baina aldaketak aldaketa, lehen kantuetatik soinu propioa dauen taldea da.

Beste alde batetik, Xabier Montoia beteranoak 9-10 urte daroaz diskoa kaleratu barik, artean grabau bai baina argitaratu ez zan lan bat izan da. Disko haretan ez zala Xabier Montoia inoan, oraingoan aldiz bere mundu miresgarrietara hurerratuko gaitu, Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) bidaide dituala. Montoiaren Mundu Miresgarria izango da zemendian kaleratuko dauen diskoaren izenburua.

Abenduari jagokonez, Lisabören lana kaleratuko dau Bidehuts-ek, oraindino izenbururik ez daukan diskoa. Ezlekuak birea amaitu eta deskantsu tarte luze baten ostean indarbarriturik dator taldea. Ionyuk taldea laga eta Xabi Zabalak hartu dau baxua. Taldearen seigarren lan hau Martxel Mariskalen berbakaz dabilz osotzen Garate eta Irun artean.


Bidehuts

Bidehuts, Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel eta Anarik osotu eben 2006an bazkari giroan. Hasierako egitasmoa Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeek alkarregaz osotutako zazpi hazbeteko biniloa argitaratzea zan arren, Lisabören Ezlekuak diskoa argitaratu ebela. Ordutik hona, geure asmoa eregiten joan gara, hau da, geure diskoak, geuk egin, geuk argitaratu, geuk zabaldu eta inoiz diru sarrerik balego, beste baten bila joan.

Egun, aitatu izenez gan beste batzuk be badira baina ez dogu baina ohiko diskoetxea izateko asmorik, neurri batean, gehitzen jakun taldea gehitu eta gutariko bat da eta ez dau geugaz sinatzen. Egia esan inork ez dau inogaz sinatzen. Norberari bere lanak egitea egokituko jako, ez dau izango, akaso aurreko esperientzietatik ezagutuko dauen egiturea atzean berarentzat lan egiten. Azken finean, gu geu gara geure diskoak kudeatzen, egiten, grabetan eta banatzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu