Egun bakarrean 40.000 sarrera saldu ditue Donostiako Zinemaldirako

Bizkaie! 2011-09-12 14:07   Barriak
Irailaren 16tik 24ra bitartean izango da aurten Donostiako 59. Zinemaldia

Sarrerak non erosi: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko pisuan), Kursaal zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko bonoak edota gitxienez aldiko hamar sarrera erosteko), Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez (sansebastianfestival.com eta kutxa.net).

Atzo, domeka goizeko 9:00etan, Donostiako 59. Zinemaldirako sarrerak salgai jarri eta honezkero 40.000 sarreratik gora saldu ditue. Hainbat modutan erosi daitekez: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko pisuan), Kursaal zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko bonoak edota gitxienez aldiko hamar sarrera erosteko), Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez (sansebastianfestival.com eta kutxa.net).

Irailaren 16tik, barriz, Victoria Eugenia antzokiko leihatilan, Antzoki Zaharrean eta Principe zinema-aretoetan erosi ahal izango dira. Antiguo Berri zinema-aretoetan, barriz, hilaren 17an jarriko ditue salgai. Belodromoko sarrerak gune horretako leihatiletan salduko ditue, saioak hasi baino bi ordu lehenago. Sail Ofizialean erreserbautako guneetarako sarrerak bonoaren bidez bakarrik eskura daitekez.

Persona bakotzak gehienez be lau sarrera erosi ahal izango ditu emonaldi bakotxeko. Era berean, 6,30 euroko prezioa daben hamar sarrera baino gehiago erosita, % 20ko deskontua egingo da. Horretarako, ostera, Zinemaldi Plazan, Antiguo Berri eta Principe zinemetan, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian erosi beharko dira sarrerak. Deskontua ez da Internet bidez erositako sarreretan egingo.

Bestalde, Gaztekutxa txartela daben 18 eta 29 urte bitarteko gazteek % 50eko deskontua izango dabe saio guztietan (inaugurazino-galan, Donostia sariaren ekitaldian, amaiera-galan eta belodromoan izan ezik). Deskontu horri aldiko hamar sarrera erosteagaitik egiten dan % 20ko deskontua be gaineratuko jako, baldin eta sarrerak horretarako gaitutako leihatiletan erosten badira, eta ez Internet bidez.

Era berean, Gaztekutxa txartelaren jaubeek euskerazko azpitituluak dituen filmetarako sarrerak euro baten truke erosi ahal izango ditue.

Kursaaleko Sail Ofizialerako, gitxieneko plaza kopurua bermatuko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, 17:00etatik aurrera Kursaal guneko leihatiletan.

Zinemaldiko emonaldi guztien barri jasoten dauen Eskuko Gidea 1,20 euroan erosi ahal izango da Kursaaleko informazio-standetan, leihatilen ondoan, baita Okendo plazakoan be. Martitzenetik aurrera, Donostiako eta Gipuzkoako kiosko nagusietan be erosi ahal izango da, baita Donostia Turismoaren bulegoan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu