Gero eta hurrago Donostiako Fantasia eta Bildurrezko Zinema Astea

Bizkaie! 2011-09-09 14:58   Barriak

Urriaren 29tik zemendiaren 4ra bitartean izango da aurten Donostiako XXII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta honezkero jaialdia iragarriko dauen kartela eta programazinoaren aurrerapena aurkeztu ditue.

Urriaren 29tik zemendiaren 4ra bitartean izango da aurten Donostiako XXII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta honezkero jaialdia iragarriko dauen kartela eta programazinoaren aurrerapena aurkeztu ditue.

Sail ofizialari jagokonez, Dick Maas, Lucky MacKee eta Noboru Iguchi zuzendarien lanak izango dira, eta Iguchik, gainera, bi film izango ditu lehian.

Beste alde batetik, badakigu dagoeneko Juan de los muertos Alejandro Brugues argentinarraren lanak zarratuko dauela aurtengo edizinoa.

Zatoz eta begira zikloak, barriz, fikzinozko lan bat debekatu eta zigortzea zilegi dan edo ez aztertzea izango dau helburu, joan dan urtean A Serbian film pelikulearen emonaldia bertan behera gelditu ondoren. Donostiako epaitegi batek pelikulearen emonaldia bertan behera ixtea erabagi eban, kautelazko neurri lez, eta lanaren inguruko prozedura judiziala zabalik daukie oraindino Sitgeseko zinemaldiko arduradunek.


Askotariko erakusketak

Bildumatzaileen zinemaren heroiak, VIII. Komiki Jardunaldiak (aurtengo protagonista nagusiak eskarmentu handiko Vicente B. Ballestar ilustratzailea eta bertako Arantza Sestayo eta Rober Garay egileak izango dira), plastilinazko irudi odoltsuak, Steve Schofield britainiarraren argazki serie bitxia: Land of the Free eta argazki arraroak ikusgai egongo dira urriaren 29tik zemendiaren 4ra egingo dan Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXII. Astearen barruan antolatzekoak diran erakusketetan.

Aurtengo kartelaren harian, azkorea eskuan dauela, Manuela Velles aktorea da Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Astearen karteleko protagonista. Igaz Secuestrados pelikulea aurkeztu eban Vellesek jaialdian, baina ezin izan zan Donostian egon. Egunotan, ostera, Donostian izan da Caótica Ana, Camino eta Retornos filmeetako aktorea, aurtengo jaialdiko kartela aurkezten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu