Irailaren 17an hasiko dira 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenak
2011-09-14 15:53 BertsolaritzeaIrailaren 17an berrekingo jako Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, final-zortzirenakaz. Maiatzean jokatu zan Lehen Fasearen ostean, Andoainen eta Azkoitian izango dira final-zortzirenetako lehen saioak, zapatuan eta domekan. Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 15 herritan jokatuko dira saioak, fasez fase.
Irailaren 17an berrekingo jako Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, final-zortzirenakaz. Maiatzean jokatu zan Lehen Fasearen ostean, Andoainen eta Azkoitian izango dira final-zortzirenetako lehen saioak, zapatuan eta domekan. Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 15 herritan jokatuko dira saioak, fasez fase.
Holan adierazo dabe Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideek Donostiako Miramar jauregian egin daben prentsaurrekoan. Parte hartu dabe prentsaurrekoan Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, Oroitz Azurmendi Elkarteko koordinatzaileak, Mikel Mendarte Kutxako ordezkariak eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusiak. Horreez gan, bertan izan dira txapelketa honetako beste hainbat ordezkari be: Aritz Zerain Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, ganerako babesleak, Mikel Azpiroz (Elkano Browning Cream) eta Gari abeslaria sintoniaren egile moduan eta txapelketan parte hartuko daben hainbat bertsolari.
Maiatzean jokatu zan Lehen Fasea, eta jarri genduzan helburu guztiak bete ostean, indar betean hasiko dogu fase barria, Illunbeko finaleraino esanez hasi dau prentsaurrekoa Saroi Jauregik. Gipuzkoako bertsoaren sarea ehuntzera dator Gpuntua, geltokiz geltoki, bidaiariak eta bertsolariak bat hartuta Illunbeko helmugaraino, gaineratu dau Jauregik.
Txapelketako babesleek be Gipuzkoako bertsolaritzearen egoera oparoa nabarmendu dabe eta euren babesaren garrantzia berretsi be bai.
Irudi barria
Maiatzeko Lehen Fasean zehar Gpuntuaren irudiaren zertzeladaren bat bistaratu zan, eta orain gizarteratu dabe antolatzaileek irudia bere osotasunean. Metro-sarearen kontzeptua erabilita, Gipuzkoako bertsoaren sarea islatuko dau Gpuntuak; metroko linea bakotxa txapelketako fase bakotxari jagoko, eta bertso eskolen sareak lurralde osoa hartzen dauen linea islatuko dau, azaldu dau Azurmendik. Gipuzkoako bertsolaritzearen ehuna gizarteratzeko kontzeptu lez erabiliko da metroarena.
Horren harira, Gpuntuak iraila bitarte izango dituan euskarriak be aurkeztu ditue antolatzaileek. Aitatu metroaren kontzeptua iruditzat hartuta, txapelketearen eta Gipuzkoako bertsolaritzearen inguruko informazino guztia batzen dauen aldizkaria aurkeztu dabek. Horregaz batera, munduko uriburu nagusietako metroetan ezaguna dan eskuko mapea diseinau dabe, edozein momentutan bertsozale guztiek eskura izan deien txapelketearen inguruko informazinoa, zehaztu dau Azurmendik.
Aitatu euskarriez gan, www.gpuntua.com webgunea izango da informazio-bide nagusia. Saio guztien gaineko informazino eguneratua argitaratuko da atari honetan, eta sarrerak erosteko aukerea be emongo dau. Sare sozialetan be izango da Gpuntua: maiatzetik abian ziran Facebook, Twitter eta Berriketan sare sozialak indartuko dira. Barrikuntza moduan Gpuntua Telebista atala estreinauko dau Gpuntuak: bertan saioetako bertsoaldi onenak, produkzino bereziak eta bestelakoak argitaratuko dira aldiro-aldiro.
Sintonia
Gaurko prentsaurrekoan aurkeztu daben barrikuntzea izan da Gpuntuaren sintonia barria. Sintonia egiterakoan bertsolaritzea esparru barrietara zabaltzeko helburuari eutsiz jokatu dogu, esan dau Azurmendik: Elkano Browning Cream musika taldearen abestia ardatz hartuta letra barriak sortzeko lehiaketea abian jarri eben Gipuzkoako Bertso Eskolen artean, eta Antzuolako Sasibertsolaixak Bertso Eskolakoak izan ziran irabazleak. Gari abeslariak biribildu dau sintonia bere ahotsagaz. Mikel Azpiroz taldeko ordezkaria eta Gari prentsaurrekoan izan dira eta emoitzeagaz oso pozik dagozala adierazo dabe.
Sintoniagaz batera Gpuntuaren aurkezpen-bideoklipa be bistaratu dabe antolatzaileek, sintonia ardatz dauela txapelketako irudi andana batzen dauen ikus-entzunezko produkzinoa.
Txapelketearen nondik norakoak
Azurmendik zehetasun guztiak emon ditu: Andoainen hasi eta Illunbeko finalera bitarte 16 saio jokatuko dira: final-zortzirenak, laurenak, finalaurrekoa eta finala. Zazpi saio jokatuko dira final-zortzirenetan, bost final-laurenetan, hiru finalaurreko eta final handia, hurranez hurran. Fase bakotxaren artean astebeteko atsedena hartuko dau Gpuntuak. Halan da be, zemendiaren 20an Arrasateko finalaurrekoa jokatzeko asmoa egoan arren, Estaduko Hauteskundeak dirala-eta astebete atzeratuko da aitatu finalaurrekoa. Beraz, asteburu berean jokatuko dira Arrasateko (zemendiak 26) eta Tolosako finalaurrekoak (zemendiak 27).
Herrien eta aretoen aukeraketeari jagokonez, orain lau urte baino edukiera handiagoko aretoak aukeratu dira, antolakuntzatik apustua egin dogulako bertsozale guztiek saio guztiak ikusteko aukerea izan deien eta kalean gera ez daitezen' argudiatu dau Azurmendik. Bertsolariek egin beharko dituen lanek be barrikuntza nabarmenak izango ditue. Egitura tradizionala irauli nahian eta bertso-saioen emoitzea aberastu nahian lanaldien ordenan eta izaeran aldaketak izango dira.
Sarrerak
Saioetarako sarrera guztiak erosteko aukerea izango da www.gpuntua.com eta www.bertsosarrerak.eu atarietan. Internetez sarrerak erosten dituenek izango dabe lehentasuna baina saioen aurretik tokian tokiko leihatiletan be jarriko dira salgai. Bertsozale porrokatuenentzat Gpuntua-Bonoa jarriko da salgai: saio guztiak ikusteko aukerea emoten dauen bonoa, prezioa orokorra kontuan hartuta % 50eko deskontuagaz.
Helmugara bidean, hainbat sorpresa
Asteburu honetan hasi eta Illunbera bitartean, Gpuntuak hainbat geldiune izango ditu, eta azken helmugaraino bidelagun hainbategaz egingo dau topo. Besteak beste, finalaurrekoetan Xabier Leteren eta Aitzol-en heriotzen harira omenalditxua jasoko dabe Gpuntuaren partetik. Sorpresa moduan, abenduaren 4ko Hernaniko finalaurrekoan Arkaitz Miner konposatzaileak Xabier Lete omentzeko propio preparautako sintonia erabiliko da kartzelako sintoniatzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!