'Euskal baleazaleen ildoei jarraiki' nazinoarteko kongresua Bilbon
2011-09-13 18:49 jardunaldiakEuskal Herriko Unibertsitateak eta Jauzarrea Fundazioak, Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko Herrien Kultur eta Genetiko Ondarea nazinoarteko kongresua antolatu dabe irailaren 21 eta 22an, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Jauzarrea Fundazioak, Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko Herrien Kultur eta Genetiko Ondarea nazinoarteko kongresua antolatu dabe irailaren 21 eta 22an, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Euskaldunek hartu-emonak izan ditue mendeetan zehar San Lorentzo ibaiaren inguruetako Amerikako jatorrizko herriakaz; hartu-emon horreen ondorioZ, dokumentu historiko, arkeologiko eta hizkuntz lekuko ugari heldu da gugaino. Honek guztionek, ADNko leinuak lotura honen lekuko izan daitekezala pentsarazoten deusku. Gure baleazaleek, makailau arrantzaleek, larru tratulariek eta Amerikako jatorrizko herriek etenbako merkataritza hartu-emonak izan baititue Erdi Aroan hasi eta XX. mendera arte.
Egitaraua:
Irailak 21, eguaztena
9:00-9:15: Dokumentazioa jaso.
9:30-9:45: Kongresuaren aurkezpena eta hasierea.
9:45-10:00: Sarrera. Marian M. de Pancorbo, EHU. Xabi Otero, Jauzarrea.
10:00-10:45: Euskal Unibertsoa metaforaren barrena. Juan Antonio Urbeltz. Ikerfolk Institutua. Donostia
10:45-11:30: Lehenengo Nazioen Unibertsoa. Keptin Stephen Augustine. Hull-Ottawako Zibilizazioen Museoa. Mi’kmaq buruzagi tradizionala. Restigouche.
11:30-11:45: Atsedenaldi-kafea
11:45-12:30: Lehenengo Nazioen finkatzea San Lorentzo ibai ertzetan. Paul Charest. Laval Unibertsitatea. Quebec.
12:30-13:15: Memoria komunaren ondasuna. Ghislain Picard. Quebec eta Labradoreko lehenengo nazioaren batzarreko buruzagia.
13:15-15:00: Atsedenaldia-bazkaria.
15:00-15:45: Apaizac Obeto. Raphael Picard. Lehenengo Nazioaren batzarreko buruzagia. Pessamit.
15:45-16:30: Amerikako bertako herrien jatorri genetikoa. Stephen Oppenheimer. Oxford Unibertsitatea.
16:30-16:45: Atsedenaldi-kafea.
16:45-17:30: Europako Atlantikoko herrien genetika. Daniel G. Bradley. Trinity College. Dublin.
17.30-18:15: Euskaldunen leinu genetikoak. Aterpea. Marian M. De Pancorbo, Sergio Cardoso. BIOMICs. EHU. Gasteiz.
18.15-19:00: Mahai-ingurua.
19:00-19:30: Jon maia, Amets Arzallus. Bertsolariak.
Irailak 22, eguena
10:00-10:45: Euskal lurraldeak aro modernoaren hastapenetan: politiko-erakundeen urraketak eta gizarte krisia. Roldan Jimeno Aranguren. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
10:45-11:30: Bi munduen berrikerketa. Jacques Lacoursiere. Laval Unibertsitatea. Quebec.
11:30-11:45: Atsedenaldia-kafea.
11:45-12:30: Euskal baleazaleen lekukotasuna Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVII. mendeak. Miren Egaña Goya. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia.
12:30-13:15: San Lorentzo ibaiertzetako euskaldunen kokalekuak. Brad Loewen. Montreal Unibertsitatea.
13:15-15:00: Atsedenaldia-bazkaria.
15:00-15:45: Euskaldun eta Algonkinoen arteko harremanetako hizkuntz eta arte arrastoak. Peter Bakker. Aarthus Unibertsitatea. Danimarka.
15:45-16:30: Euskal itsasontziaren XVI. mendeko eraikuntza. Labradorreko Red Bay-en topatutako arkeologi aurkikuntzen arabera. Robert Grenier. Parks Canada. Unesco.
16:30-16:45: Atsedenaldia-kafea.
16:45-17:30: San Lorentzo ibaian barrena egindako nabigazioa baleazaleen txalupan. Xabier Agote. Albaola elkartea. Pasaia.
17:30-18:15: Itsas munduak XVI eta XVII. mendeetako euskal literaturan izan duen eragina. Aurélie Archocha-Scarcia. Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Unibertsitatea. Euskal hizkuntza eta testuen ikerketa zentroa: UMR 5478 IKER (CNRS-Bordeaux 3-UPPA).
18:15-19:00: Mahai-ingurua.
19:00-19:30: Jon Maia, Amets Arzallus. Bertsolariak. Amaiera. Ikerfolk jantza taldea.
Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, frantzesa, ingelera kongresuan zehar.
Informazinoa
Izen-emoteari jagokonez, kuota orokorra: 100 euro izango da; kuota murriztua: 75 Euro (2. zikloko ikasle eta graduondokoentzat). Kuota murriztuaren kasuan erantsi adierazgarri dan agiria izen-emote orriari. Izena emoteko azken eguna 2011ko irailaren 15a izango da.
Ordaintzeko moduak:
-Banku transferentzia: Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK). KK zenbakia: 2095 0292 98 3239089479. IBAN (nazinoarteko ordainketetarako): ES22. Kontzeptua: Kanada Kongresua.
- Kreditu txartela: jaubearen izena, txartel mota, zenbakia eta iraungitze data bialduz, behean ageri dan e-postara.
Zelan emon izena:
- Postaz: izena emate orria edo honen fotokopia bat behar bezela beteta, transferentziaren kopiagaz batera edo kreditu txartelaren datuakaz batera honako helbidera bialduz:
BIOMICs Ikerketa taldea.
CIA eraikina “Lucio Laskarai”
Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU-UPV
Miguel Unamuno hiribidea, 3
01006 GASTEIZ
- e-postaz: datuak honako e-postara bialduz: basquesinsaintlawrence@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!