Teknopolis telebista-saioa saritu dabe Europan
2009-10-15 11:19Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso dau, European Science Foundationek (www.esf.org) antolatu dauen European Media Awards 2009 sariketearen barruan.
'Orotariko Euskal Hiztegia' Sareratuz amaitu ditu Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren ekitaldiak
2009-10-15 10:51 Euskerea berbagaiOrotariko Euskal Hiztegiak euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea dau helburu. 1987an argitaratu zan paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dauena hiztegiaren oinarrizko bertsino elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.
'Gure ohiturak berreskuratuz', Euskal Jaia Areatzan urriaren 17an
2009-10-14 18:00Areatzan, datorren urriaren 17an, zapatuan, eta goizeko 11:00etatik aurrera, orain dala gitxira arte, bizirik iraun daben ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratuko ditue, jai giroan eta auzotarren parte-hartzea abiapuntu harturik.
Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso dau
2009-10-14 14:55 sariak-autortzakBilbao-New York-Bilbao liburuagaitik emon deutse saria. Estaduan ofiziala dan hizkuntza batean idatzitako lanik onena dala eretxita emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak 20.000 euroko sari hau.
Gose taldearen bideoklip barria eskuko telefonora deskargetako aukerea eskainiko dau Irrika aldizkariak
2009-10-14 14:45Irrika aldizkariaren bosgarren zenbakiak Gose taldeko Ines Osinagari eginiko alkarrizketa bat be dakar, beste elkarrizketa, artikulu, albiste eta bitxikeria askoren artean. Gosek esklusiban eskaini deutso bideo hori aldizkariari.
Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek euskerearen aberastasuna erakutsiko dabe Munichen
2009-10-14 12:53 Euskaldunak munduanEuskal literaturearen ganeko jardunaldiak antolatu ditu Municheko Cervantes Institutuak. Antolatutako ekitaldien artean, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide idazleak hizkuntza pluraltasunaren inguruan berba egingo dabe.
Joxerra Garziak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria
2009-10-14 11:13 sariak-autortzakJoxerra Garzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak jasoko dau 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten daben personaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hau. Domina bat eta 12.100 euro jasoko ditu Garziak.
Udal euskaltegiak finantzietako sistema barria onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-10-14 10:54 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Udal Euskaltegiek edo euren menpeko entidadeek (udal titularidadea daben euskaltegi publikoek) 2009-2010 ikasturterako diru-laguntzinoak jasoteko bete beharreko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau bart.
BGC+i barrikuntzeari buruzko nazinoarteko biltzarra egingo da zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian
2009-10-14 10:37Google, Sony eta Igarle enpresetako ordezkariak eta Tom Kelley edo Inma Shara lako hizlariak izango dira zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan Business Global Conference+i (BGC+i) Nazinoarteko Biltzarraren zazpigarren edizinoan, SPRI erakundeko iturriek iragarri dabenez.
We Are Standard espainiar artista onena MTV Europe sarietan
2009-10-13 18:55 MusikeaMTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.
'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoa eguen honetan hasiko da
2009-10-13 18:35 Musikea'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz.
Badator X. Bilbao Poesia Astea
2009-10-13 15:51 jardunaldiakAurten, urriaren 14tik 20ra izango da eta Bidebarrieta Liburutegia kokagune nagusitzat hartuz, jentaurrera hainbat poeta eta musikari ekarriko ditu okasinorako antolatu diren ekimen desbardinen bitartez.
Gosek izenbururik bako hirugarrena aurkeztu dau
2009-10-13 15:38 MusikeaDisko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.
'EuskaraGAZ par TE hartuz' jardunaldia esperientziak konpartiduteko eta hausnartzeko erabili dabe
2009-10-13 14:46 Euskerea berbagaiEuskerea, gazteak eta parte-hartzea; hiru alor horreetan izandako esperientziak konpartidu zituen pasa dan astean Durangon alkartu ziran 40 lagun inguruk, Elhuyar Aholkularitzeak antolatutako 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldian.
Mungiako Udalak Lauaxeta olerki lehiaketea antolatu dau
2009-10-13 14:33Lauaxeta poesia lehiaketan parte hartzeko lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu, eta guztiek izenburu bera izango dute, 'Jadetsi-eziña'. Gaia izenburuaren interpretazino libreak ezarriko dau. Edonork har leike parte eta aurkeztutako lanek, jatorrizkoak izateaz gain, 100 bertso lerro izan beharko ditue gitxienez, eta 200 gehienez.
BiscayTIK proiektua aurrera doa
2009-10-13 12:46Aurrerabide horreetan koka daitekez BiscayTIK Fundazinoak egingo dituan hurrengo jardueretako batzuk, besteak beste, EHUgaz eta Deustuko Unibersidadeagaz sinatuko dauen lankidetza hitzarmen bat (15 beka emoteko), nazinoarteko zenbait biltzarretan parte hartzea proiektua ezagutarazoteko, eta Bizkaiko udalakaz eta herritarrakaz egin nahi dituan jarduerak
Leitzan, Etxahun Lekue nagusi; Arriagan, Iñaki Zelaia faboritoen ganetik
2009-10-13 12:10 BertsolaritzeaNire artikulua ez neuke Etxahun Lekue larrabetzuarra zoriondu barik hasi gura. Leitzako saioa urruntxo parau jaku, baina, ha ta guzti be, Etxahunen prefabrikau bako bertsoak imini gura deutsuedaz, beste batzuen artean.
Getxo da, 3.927 helbidegaz, @bizkaia.eu posta elektroniko gehien dituan Lurraldeko udalerria
2009-10-13 12:04 Bizkaia.eu: 27.000 posta helbide elektronikoGetxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrak animetan ditue dobako zerbitzu honetan altea emon daien, euskeraz eta gaztelaniaz dobako posta-zerbitzua Bizkaiko herritarrentzat, herritarren izapideetarako web ataria eta udal-kudeaketarako sistema integrala eskaintzen dauen honetan.
Etxahun Lekue eta Iñigo Zelaia finalaurrekoetara zuzenean
2009-10-13 10:24 BertsolaritzeaLeitzan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurenean, 643 puntugaz finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Etxahun Lekue larrabetzuarrak.
Bilboko Arriagan jokatutako hirugarren final laurenean, barriz, 643 puntugaz zemendiaren 8an Gasteizen jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Iñaki Zelaia hernaniarrak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...