Txomin Peillenek jasoko dau aurtengo Manuel Lekuona saria

Bizkaie! 2009-12-21 17:33   sariak-autortzak

Saria 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren onarpen legez euskal kulturaren pertsonalidadeei emoten deutse. Sorkuntza literarioagaz batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin dau biologia, ideien historia eta linguistika arloetan.

Musika-talde hasibarriek Bilborocken joteko aukerea izango dabe

Bizkaie! 2009-12-21 14:35   Musikea

Bilborock aretoak eszenatokia itxiko deutse abenduaren 22an eta 23an bertako entseguetarako gelak erabilten dituen musika taldeei, jentearen aurrean jo daien. Ekimen honen bidez, aukerea emon gura jake musika arloko trebeziak eta teknikak jentaurrean agertzeko eta, aldi berean, entseguetan sartutako orduei zeozelako urtenbidea emotea da asmoa.

The Uski´s eta Etxe taldeek kontzertua eskainiko dabe Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-12-21 13:40   Musikea

Musikari bizkaitarren emonaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo dan Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai dagoz Bermeoko Batzokiaren azpian dagoan Ibilaldiaren dendan, 5 euroan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Guggenheim Museoaren lagunek museoa sakonago ezagutzeko aukerea izango dabe gaur

Bizkaie! 2009-12-21 11:58   kulturbiz

Aurten be, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak konbidau ditu gaur, abenduaren 21ean, egingo dauen 'Ateak zabalik' egunera. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan: lagunek Museoaren barrualdea ikusi ahal izango dabe eta erregistro, artapen, aire girotze eta mantentze arloek zelan lan egiten daben ezagutzeko aukerea be izango dabe.

Ibarretxe, euskal arrantzaleak eta Reala dagoz 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenen artean

Bizkaie! 2009-12-21 11:09

Juan Jose Ibarretxe, euskal arrantzaleak, Altuna y Uria Construcciones enpresa gipuzkoarra, Real Sociedad futbol taldea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta malariaren kontrako txertoaren sortzailea eta Inma Shara orkestra-zuzendaria izango dira 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenak. Sariak emoteko ekitaldia 2010eko urtarrilaren 31n egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Malagako The Filetones eta Rise To Fall bilbotarrek irabazi dabe Bilbao Hiria XXI. Pop Rock lehiaketea

Bizkaie! 2009-12-18 14:20   Musikea

Pop-rock arloan, No Aloha talde madrildarra geratu da lehiaketako bigarren postuan eta La Banda del Yuyu gironarrak izan dira hirugarrenak.

Metal arloan, barriz, Bilbo Hiria XXI. Lehiaketearen irabazlea Rise To Fall talde bizkaitarra izan da. Bigarren Akatu iruñearrak izan dira eta hirugarren postuan, Mendeku Itxua usurbildarrak geratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oraindino be badago antzerkirako idazten dauenik

Karolina Almagia 2009-12-18 13:08   Kulturea

Oier Gillan gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dabe Teatro Laburreko Café Bar Bilbao saria

Hilabete honetan banatu dira Café Bilbao Sariak -antzerki-testuak saritzen dituenak-, 1.400 euro (euskerazkoa) eta 1.200 (gaztelaniazkoa) eurokoak. Oier Gillan (Donostia, 1975) eta Santiago Ortega (Bilbo, 1973) izan dira aurtengo irabazleak. Gidoiak www.bilbao-cafebar.com webgunean argitaratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Datorren urtean ez da munduko surf txapelketako probarik izango Mundakan

Bizkaie! 2009-12-18 11:05

'Hamar urte daroaz Mundakak proba hau antolatzen baina arazo ugari egoten dira behar dan moduan egiteko. Hori dala eta, probea egiteko epeak beteteko arazo larriak sortzen dira Mundakan', adierazo dau antolakuntzeak ohar baten bitartez.

Rammstein talde alemaniarrak 2010eko Bilbao BBK Live jaialdian joko dau

Bizkaie! 2009-12-18 10:44   Musikea

Talde alemaniarrak BEC bete eban zemendiaren 14an eta 2010eko garagarrilean, barriz, Kobetamendin izango dira. Bestalde, bart jarri ditue salgai Bilbao BBK Liveko 3 egunetarako bonu bereziak: 95 euroan dagoz eskuragarri BBK sarean.

Bizkaiko Txistularien Alkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko dau abenduaren 21ean Getxon

Bizkaie! 2009-12-18 09:31   Musikea

Gabon-kantak eta herri-kanten moldaketak interpretautako ditu txistularien taldeak, beste musika tresna batzuez lagunduta. Algortako El Redentor eleizan egingo dan kontzerturako (19:00etan) sarrerea dobakoa izango da.

BAT Basque Team-eko kirolariak Umeen Gabonetako Parkean

Bizkaie! 2009-12-17 17:34

Bertan izango dirala egiaztau daben kirolarien artean, Alberto Iñurrategi mendizalea, Efrén Vázquez pilotua, Jon García (taekwondoa) eta Maider Unda (burruka librea) burrukalariak, Irati Anda eskalatzailea, Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaileak edota Aitor Oroza txirrindulari paralinpikoa nabarmen daitekez.

Kontuz, gero, txikiak beti izaten dau-eta alboan handia

Angel Dominguez 2009-12-17 14:50   Begi betegarri

UEUk 'Kalkulu diferentziala eta integrala' aurkeztu dau zientzia ikasketetan erreferentzia dan liburua

Bizkaie! 2009-12-17 14:42

'...Ez da oso ohikoa izaten 1.000 orrialde baino gehiagoko liburuak argitaratzea, eta are gitxiago itzulpen baten bigarren argitalpena egitea. Hortxe dago UEUren konpromisoa'.

Bilboko Udalak Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetako karteletan euskerearen erabilerea bultzatuko dau

Bizkaie! 2009-12-17 13:57   Euskerea berbagai

Ostalaritzan euskerearen normalizazinoa eta presentzia areagotzeko helburua dauen ekimen hau Euskera Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Seve Calleja idazleak emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari

Bizkaie! 2009-12-17 13:45   kulturbiz

Seve Calleja idazleak gaur arratsaldean emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari, 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta, zazpi hilabetetan egin dira saioak, euskeraz eta gaztelaniaz, txandaka. Irakurketan interesa izanda, esperientziak, sentsazinoak eta pentsamentuak komuniketako gogoa daben pertsonak batu gura ditu ekimenak.

Bilboko Udal Musika Bandeak Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2009-12-17 13:36   Musikea

Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen agindupean joko dau Bandeak. Okasinorako aukeratutako errepertorioak, gure tradizioan errotutako doinu herrikoiak, beste kultura batzuetako doinu ezagunakaz buztartuko ditu. Holan, 'Gabonak Munduan' izenburuagaz aurkeztuko dan kontzertuan, James Pierpont-en 'Jingle bells' edo Irving Berlin-en 'White Christmas' ezagunak eta 'Hator, hator' eta 'Olentzero' entzun ahal izango dira.

Egitarau potoloa Okelar, Mutrikuko Bertsopaper Sariketearen XXV. urteurrenagaz bat

Bizkaie! 2009-12-17 10:51   Bertsolaritzea

Hogeita bost urte bete dira aurten Mutrikuko lehen bertsopaper sariketea antolatu zanetik. Tarte horretan, sariketeak bere bidea egin dau eta orain urteurren berezia tarteko Mutrikuko Bertso Eskoleak atzera begirako propioa egin eta 'Okelar: Ahotik paperera' liburua argitaratu dau. Bi lan edo liburuxka dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Santo Tomas egunean, 'The Pub Ibiltaria'-ren modu barria, leku barrian

Bizkaie! 2009-12-16 17:23   Musikea

Oskorri talde beteranoak Euskal Herri osoko musika eskola, banda, fanfarre, koru eta abar tarteko dirala Bilboko Gas plazan egingo dau kontzertua aurten. Urtero legez, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00etan.

Picassoren obrak mosaiko bihurtuta Elorrion ikusgai

Bizkaie! 2009-12-16 14:51   Kulturea

Orain, barriz, Francisco Javier de la Torre artistearen lan arduratsuari esker, Malagako pintorearen arte-lan horreetako batzuk ikus daitekez Elorrion, Iturri Kultur Etxean, mosaikoen teknikeagaz eta neurri handian eginak. Erakusketea ikusgai egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)