Kontseiluaren eta Behatokiaren eretxiz, euskeraz bizi ahal izateko nahitaezkoa da hizkuntza-politikak goitik behera aldatzea

Bizkaie! 2011-07-07 12:20   Euskerea berbagai

Mila orrialdetik gorako txostena egin dabe eta zentzunik bako ideiak besterik ez ditue jaso. Zergaitik ez dabe azaldu egun Espainian 500 arau baino gehiagok inponiduten dabela gaztelaniaren erabilerea? galdetu dau Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati Europako Kontseiluko aditu-batzordeko kideakaz batu dira bart Madrilen, Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren hirugarren ebaluazinoa egiteko.

Bilbaok gogora ekarri dau Espainiako Estaduak Euroituna orain dala hamar urte berretsi baeban be, oraindino ez da beteten han jasotakoa, eta onartezina iruditzen jaku Estaduan indarrean dagoan corpus juridikoa baino apalagoa dan Euroituna bete ez izana. Horrek agirian ixten dau geure hizkuntzearen normalizazinoa eta euskeraz biziteko dogun eskubidea urrun gagozala. Izan be, Espainiako Estaduan Euroituna 2001ean indarrean jarri bazan be, ordutik hona aurrerapausu eskasak emon dirala azaldu dau Bilbaok, eta Nafarroako kasua agirian jarri nahi izan dau, batez be, Ituna berrestean, Nafarroako eremu zabalenean euskerea ofiziala ez danez, konpromiso sendoenak bertan apliketarik ez egoala arrazoitu ebala Estaduak. Hirugarren ebaluazinoan konpromiso apalak beteten diran ala ez zehaztu barik itxi dau Espainiak. Beraz, Nafarroako eremu zabalena de facto Euroitunetik kanpo jarri dau. Ondorioz, gure hizkuntzeak dauen babes-eza agirian itxi dabe gaineratu dau Bilbaok.

Oso kritiko agertu da Espainiako Estaduak egin dauen txostenagaz eta holan jakinarazo jake adituei: mila orrialdetik gorako txostena egin dabe eta zentzunik bako ideiak besterik ez ditue jaso. Zergaitik ez dabe azaldu egun Espainian 500 arau baino gehiagok inponiduten dabela gaztelaniaren erabilerea? galdetu dau Kontseiluko idazkari nagusiak.

Petriatik adierazo dau aurreko bi ebaluazinoetan adituek jaso zituen baltzuneei aurre egiteko politika eraginkorrik ez dituela abian jarri: Behatokiko urteko txostenetan lez, osasungintzea, justizia, barne-saila eta Espainiako Estaduko administrazino periferikoaren inguruko kezkak agertu izan ditue orain arte, eta Estaduak ez dau zuzenean jaso zein neurri hartu daben hori konpontzeko.

Euroituna orain hamar urte berretsi arren, egun ez dago epaiketa bat euskera hutsean egiterik, osasun zerbitzuak euskeraz jasoterik ez dago, Espainiako Estaduko Administrazinoak modu sistematikoan urratzen ditu hizkuntza-eskubideak... Hori guztia holan izanik bada garaia hizkuntza-politikak goitik behera aldatzeko eta Euroitunaren espirituari benetan jarraitzeko azaldu dau Petriatik.

Adituakaz egindako bileretan hartutako oharrak kontuan hartuz, hurrengo asteotan Kontseiluko eta Behatokiko ordezkariek herritarren eskubide-urraketakaz osotuko daben txostena helarazoko jake adituei Strasbourgera: Egun euskeraz biziteko hautua egiten daben herritarrek bizi daben bereizkeriaren barri helarazoko deutsegu esperientzia errealen bidez; milaka orri bete leikiez, eta egiazta deiela euskeraz bizitea badagoala gaineratu du Petriatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu