2011ko Ferixa nausikoak iragarriko dituan kartela Libe Mimenzak egin dau

Bizkaie! 2011-07-05 14:30

Aurtengo kartel lehiaketearen irabazlea Libe Mimenza izan da, Errezeta onena izeneko proposamenagaz. Irudian barazkiak dira protagonista, jaiei izena emoten deutson feria gogora ekarriz.

Aurtengo kartel lehiaketearen irabazlea Libe Mimenza izan da, Errezeta onena izeneko proposamenagaz. Irudian barazkiak dira protagonista, jaiei izena emoten deutson feria gogora ekarriz.

Bigarren urtez honezkero, epaimahaiak jentearen eretxia aldez aurretik jakiteko aukerea izan dau, euren epaiaren oinarri moduan. Epaimahaian, Ana Otadui Elorrioko Alkate andrea, Fernando Azkarate eta Idoia Buruaga zinegotziak, udal ordezkaritzan, Maitane Iribar udaleko bardintasun teknikaria eta José Ramón Lazkano eta Iñaki Larrañaga jaietako batzordearen ordezkari moduan. Horreek guztiek Sandra Hernández diseinugilearen eta Asier Castañares pasa dan urteko irabazlearen aholkularitzapean jardun dabe.

Elorrioko Udalak eskerrak emon gura deutsez parte hartu daben 3 gizon eta 10 emakumeei aurkeztu dituen 17 proposamakaitik eta, era berean, zoriondu egin dau irabazlea.

Urtero legez, irailaren hasieran ospatuko dira Elorrioko Ferixa Nagusikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu