'Berban gora iturria' lemapean, badatoz zortzigarrenez Eako Poesia Egunak
2011-07-06 15:51 jardunaldiakBerban gora iturria lemapean, Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak aurtengo Eako Poesia Egunak aurkeztu ditu Bilboko Kafe Antzokian. Garagarrilaren 15etik 17ra bitartean, poesia modernoaren bideak jorratuko ditue Ean, poesia-errezitaldi, berbaldi, kantaldi eta performanceen bidez. Aurten zortzigarren aldia beteko dabe Poesia Egunek.
Berban gora iturria lemapean, Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak aurtengo Eako Poesia Egunak aurkeztu ditu Bilboko Kafe Antzokian. Garagarrilaren 15etik 17ra bitartean, poesia modernoaren bideak jorratuko ditue Ean, poesia-errezitaldi, berbaldi, kantaldi eta performanceen bidez. Aurten zortzigarren aldia beteko dabe Poesia Egunek.
Urtez urtez sendotzen joan dira Eako Poesia Egunak. Herrijeri Emon Arnasa alkarteko kide Asun Landaren esanetan, harrotasunez esan geinke erreferente bihurtu garela. Poesia Egunak auzolanean egindako ekimena dala nabarmendu dau Landak prentsaurrekoan: Herritarren lan barik, auzolan barik, ezin daiteke imajinau be egin. Herri txikia da Ea, baina bizirik dagoela azpimarratu dau.
Aurreko urteetan lez, ideia orokor baten inguruan eregi dabe egitaraua. Berban gora iturria. Poesia modernorako bideetan, hori izango da aurtengo Poesia Egunen abiapuntua. Gabriel Arestiren Harri eta herri (1964) hartu izan da euskal poesia modernoaren hasieratzat, eta Xabier Montoiaren Anfetamiña (1983), amaieratzat. Euskal poesiaren sasoi hori jorratuko dau, hain zuzen be, zapatuan, garagrrilaren 16an, Beñat Sarasolak Harrietatik anfetaminetara: 20 urte euskal poesian berbaldian.
Dana dala, aurten Poesia Egunak barikuan hasiko dira, egun bat lehenago. Komunikazino arduradun Castilo Suarez idazleak azaldu dauenez, eskabideei erantzunez egun bat gehiago eukiko dabe topeketek. Barikuan, Fito Rodriguezek eta Karmelo Landak Arestiren Zuzenbide debekatua berbaldiagaz zabalduko ditue Eako poesia-jardunaldiak. Ostean, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak Arestiren liburuko poesiak errezitauko ditue. 1961ean idatzi eban poeta bilbotarrak Zuzenbide debekatua, baina Susak 1986an argitaratu arte ez zan kaleratu. Garai hareetako Arestiren inguruko gogoetea egingo dogu, izan be lan hau mugarria izan zan bere obran, adierazo dau Castillo Suarezek.
Zapatuan beste hainbat ekitaldi izango dira: Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Bitsa eskuetan poesia-liburu barriaren errezitaldia eskainiko dau Talaian; Joseba Tapiak Eta tira eta tunba lana aurkeztuko dau Apikalen; Jon Benitok, Mikel Etxaburuk eta Elena Medelek, The Soulstompers bandeagaz batera, Poemen bizi-harian ikuskizuna eskainiko dabe; eta, eguna amaitzeko, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikariak Txori mugariak irrati-perfomancea ekarriko dabe.
Domekan, hilaren 17an, Elena Medel Cordobako poeta konbidatuak Txindurriak eta arrosak: nire poetikaren bila, bost emakume poetaren bitartez berbaldia egingo dau, Beletxen. Urtero izaten da idazle konbidatu bat Ean, eta aurten Elena Medel izango da. Castilo Suarezek esan dauenez, Espainiako poetarik originalena da gaur egun, eta onenetakoa bere bai. Ondoren, Maddi Oihenartek eta Jeremie Garatek kantaldia eskainiko dabe, Gizonen moilan.
Poesia Egunen azkenengo saioa esperimentazinoari eta umoreari eskainia izango da. Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak, Iñigo Aranbarrik Earako beren-beregi idatzitako Zer egin poema batekin errezitaldi antzeztua eta musikatua egingo dabe, Ermintxo hoteleko atzealdean. Geuk be ez dakigu zer egin behar daben zehazki -azaldu dabe Landak eta Suarezek-, poesiaren balorearen eta eginkizunaren ganeko parodia antzeko bat ei da, umore askokoa.
Erramun Landa Eako artista eta Herrijeri Emon Arnasa alkarteko kideak egin dau aurtengo Poesia Egunen kartela, eta berea da bere bai Anari eta Iñigo Aranbarriren Giza materialak irla izateko liburuaren azala. Liburu horregaz, ganera, Zaldiarri izeneko bildumea estreinau dau HEA alkarteak. Giza materialak irla izateko piezea Eako Poesia Egunetarako beren-beregi egin eben Anarik eta Aranbarrik, eta ez da beste inon egin. Bildumeari jarraipena asmoa dauka alkarteak.
Bai zapatuan bai domekan herri-bazkaria preparau dabe, 15:00etan, Bedaroan zapatuan, eta Natxituko bolatokian domekan. Nahi dauen edonork emon leike izena bazkarietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!