Iñaki Fernandez Iturmendiren 'Hasiera' izeneko kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia

Bizkaie! 2011-07-06 15:50

Iñaki Fernández Iturmendiren, Hasiera izeneko kartela 2011ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea izan da. Iñaki Huartekoa da eta Arren bizi da, Nafarroan. 90. hamarkadatik kartel lehiaketetara aurkezten da ahal dauen neurrian eta dagoeneko 200 irabazi ditu.

Iñaki Fernández Iturmendiren, Hasiera izeneko kartela 2011ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea izan da. Iñaki Huartekoa da eta Arren bizi da, Nafarroan. 90. hamarkadatik kartel lehiaketetara aurkezten da ahal dauen neurrian eta dagoeneko 200 irabazi ditu. Autodidakta da eta bere beharrak ez dauka ezelako zerikusirik arte grafikoagaz, pasa dan urtera arte eskorgalaria zan eta gaur egun kanpineko karabanak montetan ataraten dau bizimodua.

Itziar Urtasun Jai batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkaria, epaimahaiburua izanik, hurrengo kideek osotu dabe epaimahia: Jai Batzordeko ordezkari politiko eta EAJ-ko Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren zinegotzi ordezkari laguntzaile Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PP-ko zinegotzi Beatriz Marcos, Lourdes Luke, Bilboko Konpartsak-eko kidea, Oscar Tellez, SER Katearen Euskadiko marketing zuzendaria, Roberto Zarrabeitia argazkilaria eta Isidro Elexgaray, azken Aste Nagusiaren pregoilaria.

Sei lan finalistak 230 lanen artean aukeratuak izan dira, 204 Jaietako Sailera zuzenean bertan aurkeztuta eta 26 postaz bialduta. Kartel irabazlearen hautaketea % 75ean Zabalguneko botoek, Udaleko webgunearen bidez (www.bilbao.net) emondako botoek (Kartel irabazleak botoen % 29,65 jaso ditu) eta komunikabide laguntzaileek jaso dituen botoek osotu dabe. Komunikabide laguntzaileak honako honeek izan dira: El Correo digitala (www.elcorreo.com), Deia digitala (www.deia.com), ETB (Euskadi Directo), Radio Bilbao - Cadena Ser - Hoy por hoy (www.radiobilbao.com), 20 Minutos, Que Nervion, Tele 7 (Objetivo Bizkaia) eta Telebilbao (La Kapital). Hautaketaren beste % 25 epaimahaiaren erabagian oinarritu da. Irabazleak 2.500 euro jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu