Uxoa Anduaga eta Koldo Diaz: 'Euskal identidadea ikuspuntu oso existentzialistatik aztertu da'
2011-07-05 12:42 BarriketanUxoa Anduaga eta Koldo Diaz Bizkarguenaga, soziologoak
Euzkadi: Euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran ikastaroa egiten dabiz egunotan Baionan Uxoa Anduaga eta Koldo Diaz Bizkarguenaga soziologoak, UEUren udako ikastaroen barruan. EHUko ikertzaile aurredoktoralak dira, eta bakotxa bere tesian buru belarri dabilzan arren, lantzen dagozan ikergaiak komunean ipini ditue ikastaroan.
1.- Titulutik hasiko gara. Itaun bat planteau dozue: Euzkadi euzkotarron aberria da? Ez al da ba?
Ikastaroaren abiapuntutzat izan genduan eta azkenean izenburu lez ipini dogu. Galdera moduan planteatzearen arrazoia, orain mende bat esandako esaldi honek gaur egun euskal identidadea ulertzeko moduagaz ez dalako guztiz asegarria jarri genduan. Izenburuaren barruan dagozan elementu asko kol ikastaro guztia maila teorikoan izatea. Horregaitik, praktika sartu nahi izan dogu. Pentsatzen dogu praktika be aberasgarria izango dala. Praktika bideratuta dago norberak euskal identidadea eta euskalduntasuna zelan irudikatzen dituan ikustera. Orduan, pentsatzen dogu oso aberasgarria izango dala bakotxa bere arlotik, maila mikrotik, maila personal horretatik, euskalduntasuna zelan ulertzen dauen ikustea. Azkenean, hausnarketa bat bideratzen dauelako horrek be. Kolokan ipini daitekezela pentsatzen dogu eta hori da apur bat ikastaroan planteau nahiko geunkena.
2.- Euskal identidadea zer dan baino, zelan garatzen dan aztertu dozue. Zein alor hartu dozuez kontuan prozesu horretan?
Euskal identidadea aztertzerakoan ikusi dogu historian oso ikuspuntu existentzialista batetik aztertu dala. Guk hortik aldendu nahi izan dogu apur bat. Pentsatzen dogu gauzak beste modu batean be egin daitekezela, bai formetan eta bai edukian bere. Ikastaroak aukera hori eskaini dogu formetan. Neurri batean akademiak proposatzen dauen ikasle-irakasle baldintza hori apurtzeko aukera izan dogu; gu dinamizatzaile kontsideratzen gara eta besteak be ez doguz ikasle huts lez hartzen. Danon artean hartu-emon bat izan gura dogu eta hori UEUk emon deuskun aukera bat izan da.
Beste aldetik, edukiari jagokonez, uste dogu orain arte euskal identitadea erantzun orojakileetatik abiatu dala, diziplina asko nahastu dirala eta ez dala azkenean ezer argirik ikusi. Guk ikuspuntu soziologiko batetik abiatuz, eta umiltasunagaz bere bai, iker-galdera euskal identidadearen inguruan zehaztu nahi izan dogu; berbideratu eta itxi. Izan be, bide horretan gauza asko nahastau dira. Horretan be ikusten dogu gure helburua be badala adibide eta ikerketa oso zehatzetatik orokortasunera eroatea. Horregaitik be etorriko diran hizlariak euren ikerketa-proiektu zehatzak azaltzera etorriko dira eta honeek abiapuntutzat hartuz orokortasun bat nahi dogu emon. Aniztasuna bilatzen dogu. Euskal identitadea askotan ez da ondo definidu, eta arlo jakin batzuetara mugatu da. Ikusten dogu badagoala egonezin bat hainbat diziplinetatik: artea, soziologia, antropologia... hau lantzeko.
3.- Ikastaro honen helburua, azalpen teoriko edo zientifikoak emon baino, ikasleei gogoeta eta hausnarketarako bidea edegitea da, ezta?
Bai, guk hasieratik pentsatu dogu eduki asko egoala jorratu barik, eta mami asko atarateko. Ez dogu uste, ganera, emoitza edo erantzun bategaz bueltauko garenik Baionatik, inondik inora be. Bertako parte-hartzaile guztion artean, galderak egin, eta ia danon artean aberasten goazen.
4.- Zer espero dozue ikastarotik? Jenteak parte hartzea?
Ohiko marko akademikotik apur bat urrundu gura dogu, ikastaro osoa ez daitela teorikoa izan. Horregaitik, praktika sartu dogu. Pentsatzen dogu praktika be aberasgarria dala. Praktikea bideratuta dago norberak euskal identitadea eta euskalduntasuna zelan irudikatzen dituan ikustera. Orduan, pentsatzen dogu oso aberasgarria izango dala bakotxak bere lekutik, maila pertsonaletik euskalduntasuna zelan ulertzen dauen ikustea. Azkenean, hausnarketa bat bideratzen dau horrek be.
5.- Euskaldunak identidadearen kontuagaz obsesionauta gagoz, edo hau gizarte guztietan pasetan dan zeozer da?
Izan leike euskal obsesino bat izatea identitadearen kontu hau. Egia da, gure partez, ikastaroa preparetean lehenengo galderea etorri jakuna izan zala zergaitik landu euskal identitadea eta ez espainiarra edo frantsesa. Gaian sakontzen hasi ginanean konturatu ginan egia zala euskalduna izan dala euskaea duaena eta definizino batzuk emon jakozana, baina ez dirala inola be asegarriak. Zalantzotan sartuta konturatu ginea euskalduna beste identidade bat dala eta jorratu beharrekoa. Planteau zan gauzetariko bat izan zan frantses edo espainiar perspektibatik askotan galdetu deuskuen zeozer izan dala euskal identidadearen kontzeptua. Beharbada, justifikazino bat edo legitimidade bila egon gara gure identidade horretan. Historian oso nabarmena izan da nazino eraketan, esaterako. Akaso egoera honetan sentidu dogu identidadea eta nortzuk garen azaltzeko beharra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!