Bilbao.net webguneak online dagozan eduki guztiak entzuteko aukerea emoten dauen irakurle bat estreinau dau

Bizkaie! 2011-07-06 14:10

Bilboko Udalaren webguneak eduki guztiak ahots bilakatzen dituan tresna barria estreinau dau. Funtzino barri honek bilbao.net webgunerako sarbidea hobetuko dau, izan be, bere beharrizanak ez egozan guztiz beteta irisgarritasunaren ohiko erispideei jagokenez.

Bilboko Udalaren webguneak eduki guztiak ahots bilakatzen dituan tresna barria estreinau dau. Funtzino barri honek bilbao.net webgunerako sarbidea hobetuko dau, izan be, bere beharrizanak ez egozan guztiz beteta irisgarritasunaren ohiko erispideei jagokenez, Bilboko Udalak argitu dauenaren arabera.

Bilbao.net webgunearen irakurle barria guztiz bateragarria da irisgarritasuneko ganerako neurriakaz, W3C eta TAWren erispideen arabera. Gainera, mahai-ordenagailu, eroangarri, tablet eta smartphonetarako gaur egun dagozan nabigatzaile eta sistema operatibo guztiakaz da bateragarria.

ReadSpeaker sistemearen bitartez eta aplikazino gehigarririk instaletako premina barik, ahotsaren sintetizatzaile batek ingelesez, euskeraz eta gaztelaniaz, webgunean dagozan azken edukiak entzuteko aukerea emoten dau. ReaSpeaker-en erabiltzaileak ez dau aldez aurretik ezelako prestakuntzarik jaso behar eta, holan, testua osorik edo horren zati bat bakarrik entzun daiteke, mp3 formatuan entzuteko eta artxibetako aukereagaz.

Bilbao.net online irakurle barria bereziki ikusteko urritasuna dabenei webgunearen erabilerea errazteko diseinau da, baina funtzino honen helburuen barruan honako personak be sartzen dira: dislexikoak edo urritasun psikikoa dabenak, nagusiak, hizkuntza ikasleak edo atzerritarrak, ahozko hizkuntzea ezagutu arren, irakurteko gai ez diranak besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu