Carl Winter Trio suediar-danimarkar taldeak irabazi dau Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketea
2011-07-05 15:56 MusikeaSuedia-Dinamarkako Carl Winther Triok irabazi dau Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria Melquiades Quartet laukote frantziarrarentzat izan da eta Matthieu Chedevillek, azken talde horren saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria.
Suedia-Dinamarkako Carl Winther Triok irabazi dau Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria Melquiades Quartet laukote frantziarrarentzat izan da eta Matthieu Chedevillek, azken talde horren saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Publikoaren sariari jagokonez, ikus-entzuleek Sorin Zlat Trio talde errumaniarra saritu dabe eta Matthieu Chedeville saxo-jotzailea hautatu dabe bakarlari onena. Holan, musikari frantziarrak bakarlari onenari emondako bi sariak eskuratu ditu.
Musikari danimarkar batek (Carl Winther) eta bi suediarrek (Joel Illerhag eta Johan Kolsut) osotzen dabe Carl Winther Trio. 2006ko udan ekin eutsien alkarregaz joteari, eta berehala jaubetu ziran zeozer barria eskaintzen ebela. Indar handiko eta sormen biziko taldea osotu dabe eta 2009an grabauu eben lehenengo diskoa, Contact, Carl Wintherek idatzitako abestiakaz. Euren musikan eragina izan dau hard bop estiloak, baita euren herrialdeetako paisaje soinudunek be. Hirukote garaikideen kutsua bereganatu dabe, Brad Mehldau eta E.S.T. taldeena berbarako, baina garrantzitsuena da euren berezko estiloa dabela, bai konposizinoanbai interpretazinoan be.
Melquiades Quartet taldeari jagokonez, sormenagazko eta askatasunagazko maitasuna lantzen daben lau artista alkartzearen ondorioz sortu zan proiektu hau. Kultura anitzen musika tradizionaletik abiatuta sortzen dau laukoteak herri-melodien errepertorioa, zuzenean interpreteen bihotzera heltzeko gai baitira, eta horreen bitartez, baita entzuleen bihotzera be. Balkanak, Portugal, Eskozia eta Argentinako erritmoak nahasten dira jazz, rock eta inprobisautako musikeagaz. Eurek sortutako konposizinoak be baditue.
Sariak
Talde Lehiaketearen irabazleek 3.000 euro jasoko ditue eta CD bat grabauko dabe. Gainera, talde irabazleak gaur, garagarrilak 5, barriro joko ditu Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, Branford Marsalisen (22:00) aurrean. Era berean, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika), Ibizako, Palmako eta Elorrioko jazzaldietan parte hartuko dabe, Getxoko Jazzaldiak horreekaz dauen lankidetza-hitzarmena tarteko dala. Bestalde, bigarren saria irabazi dauen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta bakarlaririk onenak 600 euro. Publikoaren sariei jagokenez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak jasoko ditue.
2011ko Talde Lehiaketea
Epaimahaiaren Saria
1. Saria: CARL WINTHER TRIO (Suedia-Danimarka).
2. Saria: MELQUIADES QUARTET (Frantzia).
Bakarlaririk onena: MATTHIEU CHEDEVILLE (Melquiades Quartet taldeko saxo-jotzailea).
Publikoaren Saria
Irabazlea: SORIN ZLAT TRIO (Errumania).
Bakarlaririk onena: MATTHIEU CHEDEVILLE (Melquiades Quartet taldeko saxo-jotzailea).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!