Euskal Herrian Zuzenean jaialdiak 20.000 lagun batu zituan Heletan
2011-07-05 15:43 MusikeaHamaseigarren edizinoa izan dau aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibalak. Antolatzaileek balorazino ona egin dabe, eta pozarren agertu dira 20.000 lagun batu ziralako Heletan garagarrilaren 1tik 3ra bitartean. Dagoeneko datorren urteko EHZn pentsetan dagozala adierazo dau Elixabet Aizager alkarteko arduradunak.
Hamaseigarren edizinoa izan dau aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibalak. Antolatzaileek balorazino ona egin dabe, eta pozarren agertu dira 20.000 lagun batu ziralako Heletan garagarrilaren 1tik 3ra bitartean. Dagoeneko datorren urteko EHZn pentsetan dagozala adierazo dau Elixabet Aizager alkarteko arduradunak.
Hiru egunetan antzeko jente kopurua izan da, 7.000 lagun egun bakotxeko. Orain dala urte bi marka guztiak haustea lortu eben, 22.000 lagun batu ziran-eta Manu Chaok jo eban urtean. Igazkoa ez zan hain urte ona izan, eguraldi txarra egin eban, eta barikuko kontzertuak bertan behera itxi behar izan zituen. Aurten eguraldi ona egin eutsen hiru egunetan Heletara urreratu ziranei. Gune guztietan giro ona eta gozoa izan dala azpimarratu dabe antolatzaileek.
Heletan egindako hirugarren EHZ izan da; aurretik Arrosan eta Idauze-Mendin egin zan. Danetara, 50 taldek jo dabe astegoienean, bai Euskal Herrikoek bai kanpokoek. Talde ezagunenen artean Morcheeba, IAM, Tiken Jah Fakoly eta Goran Bregovic egon dira. Euskal talde ugari izan da Heletan, besteak beste, Anari, Ken Zazpi, Split 77 eta Xutik!.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!