Ezpadantzari Egunaren 39. edizinoa Garain, garagarrilaren 9an

Bizkaie! 2011-07-06 12:57   Kulturea

Ezpadantzari Egunaren 39 edizinoa izango da zapatukoa, garagarrilaren 9koa, Garain. Antolatzaileek adierazo dabenez, danetera Durangaldeko hamasei taldek parte hartuko dabe. Eguna arratsaldean hasiko dabe, 18:30ean, kalejireagaz.

Ezpadantzari Egunaren 39 edizinoa izango da zapatukoa, garagarrilaren 9koa, Garain. Antolatzaileek adierazo dabenez, danetera Durangaldeko hamasei taldek parte hartuko dabe.

Eguna arratsaldean hasiko dabe, 18:30ean, kalejireagaz. Horren ostean, jantza saioa egingo dabe. Gura beste jantza egin ondoren, afaria eta erromeria atondu ditue Garaiko herriko frontoian.

Durangaldeko zortzi herritatik etorritako ezpatajantzariak izango dira Garain. Danetara, 128 ezpajantzari batuko dira, hamasei taldetan banatuta. Abadiñoko talde bi, Berrizeko lau, Iurretako lau, Garaiko bi eta Izurtza, Mañaria, Otxandioko eta Durangoko bana, dira hain zuzen be. Taldeetako txistulariak eta laguntzaileak kontuan hartu ezkero, 200 lagunetik gora izango dira aurtengo Ezpatadantzari Egunean.

XIX. mendearen amaieran, Durangaldeko sei herritan (Iurreta, Garai, Berriz, Abadiño, Izurtza eta Mañaria) besterik ez ziran egiten Jantzari jantzea edo Ezpatajantzea izeneko jantza ezagunak. XX. mendean, Euzko Gaztedi taldeei esker, loraldia izan eben jantzok. 60ko hamarkadan, Durangaldean jantza honeek galtzeko bidean zirala konturatu zan Gerediaga alkartea, eta herrietako jantza taldeak berreskuratzeko lanari ekin eutson.

Iurretan antolatu zan lehenengoz Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna 1967. urtean. Ordutik, urtero Merinaldeko udalerriren baten egin da jaia. Merinaldeko jantza taldeak batzeko eguna izaten da. Jantzari jantza osoa egin eta gero aurreskua edo erregelak be jantzan egiten dira. Jantzari jantzea ondoko bederatzi jantzek osotzen dabe: agintariena, zortzinangoa, ezpata joku txikia, banangoa, ezpata joku nagusia, binangoa, launangoa, makil jokua eta txotxongiloa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu