Idazlagun, euskeraz ondo idazteko tresna barria aurkeztu dau Elekak

Bizkaie! 2011-07-06 11:09

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Idazlagun aplikazino integratua aurkeztu barri dau. Euskeraz idatzi behar daben profesionalei laguntzeko sortu da Idazlagun, eta euskeraz lan egiteko erabilgarriak diran hainbat hizkuntza-baliabideren baturatik atondutakoa. Batez be mikroenpresei zuzenduta badago be, enpresa txikiek, ertainek, Administrazino Publikoek edo freelance dabilzan profesionalek erabilteko modukoa da.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Idazlagun aplikazino integratua aurkeztu barri dau. Euskeraz idatzi behar daben profesionalei laguntzeko sortu da Idazlagun, eta euskeraz lan egiteko erabilgarriak diran hainbat hizkuntza-baliabideren baturatik atondutakoa. Batez be mikroenpresei zuzenduta badago be, enpresa txikiek, ertainek, Administrazino Publikoek edo freelance dabilzan profesionalek erabilteko modukoa da.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresako Elena Garcíaren esanetan, aplikazino barritzailea izanik, Idazlagunek erabiltzaileari hainbat abantaila eskaintzen deutsoz eguneroko jardunean: Moldagarria da, gardena, programarik instalau barik erabili daiteke, bezero bakotxaren beharretara egokitzeko aukerea emoten dau, eta ganera, urteko 365 egunetan, eten barik, konsultau daiteke.

Idazlagun aplikazinoa hainbat moduluz osotuta dago, bakotxak bere funtzino zehatza beteten dau: hiztegia moduluak, esate baterako, hiztegi desbardinetan konsultetako aukerea emoten dau; gramatika moduluak, barriz, edukien bilaketea erraztu eta iturrietara joateko estekak eskaintzen ditu; deklinabidea moduluak forma deklinatu guztiak konsultetako aukerea dauka; aditzen jokatzea, datak eta orduak zelan idatzi, zenbakiak testuz idazteko erreferentziak, hizkuntza-zalantzak edota idatzitako testuen ortografia zuzentzeko moduluak dira, besteak beste, eskaintzen dituen bestelako baliabideak. Xuxenweb, Opentrad, esteka interesgarriak edo hainbat dokumentu eredu be hartzen ditu aplikazino barriak. Idazlagun modularra danez, etorkizunean interesgarriak izan daitekezan beste hainbat modulu garatu eta integrau ahalko dira.

Garcíaren eretxiz, azken batean, proiektu honek hainbat barrikuntza daukaz bezeroei zerbitzua euskeraz eskaini nahi deutsen enpresentzat, batez be enpresa txiki eta autonomoei jagokenez: Euren produktibidadea hobetu ahal izango dabe, euskeraz sortutako testuen kalidadea hobetu, eta euren lehiakortasuna hobetu. ASP motako aplikazinoa izanik, kostua ez da oso handia.

Garagarrilaren 22an, Idazlagun aplikazinoaren inguruko workshopa antolatu dabe, Elekan bertan, Usurbilen. Izena emoteko: info@eleka.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu