Martxan dira UEUren Baionako udako ikastaroak

Bizkaie! 2011-07-05 14:41   jardunaldiak

Baionak txandea hartuko deutso Eibarreri, izan be hasita dagoz UEUko 39. udako ikastaroak Baionako IUT Unibersidadean. Udako ikastaroak murgildu lemapean, hilaren 6ra arte zazpi ikastaro eskainiko ditue. Ikastaroen harira, saio osagarria atondu dabe, Zer behar du Iparraldek Hegoaldetik? izenburukoa, 17:00etan.

Baionak txandea hartuko deutso Eibarreri, izan be hasita dagoz UEUko 39. udako ikastaroak Baionako IUT Unibersidadean. Udako ikastaroak murgildu lemapean, hilaren 6ra arte zazpi ikastaro eskainiko ditue. Ikastaroen harira, saio osagarria atondu dabe, Zer behar du Iparraldek Hegoaldetik? izenburukoa, 17:00etan.

Garagarrilaren 4an hasi eta 6ra bitartean, ondoko ikastaroak izango dira Baionan: Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak; Papiroflexia matematikan: ikasketa kinestesikoa; Clown ikastaroa; Euzkadi euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran; Bileren dinamizazioa; Irakaslea eszenan; eta, Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan.

Baionako UEUren ikastaroen harira, saio osagarria antolatu dabe UEUk eta Gaindegiak, martitzenean, garagarrilaren 5ean. Landuko daben gaia Zer behar du Iparraldek Hegoaldetik? Zeintzuk dira lurraldeen arteko lankidetza harremanetarako eta gizarte alorreko zer proiektu dira bideragarri? izango da. Hizlariak ondoko honeek izango dira: Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Amaia Fontan (LAB sindikatua), Michel Etchebest (Artzainak taldeko partaide eta Mauleko alkatea), Mixel Berhokoirigoin (EHLGko presidentea), Jean Michel Larrasquet (ESTIA Ingenieri Eskola) eta Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak). Berbaldia 17:00etan hasiko da, Baionako Unibersidadean. Parte-hartzea edegia da.

Iruñeako ikastaroak hilaren 8an hasi eta 20an amaituko dira. Gai ugari jorratuko dira Jaso ikastolan: Laugarren Mundua. Herri indigenen nazioarteko ahalegina burujabetasunaren alde; Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu; Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra; Guraso/hezitzaileen eta haurren arteko elkar-ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen; Sexuen esanahia eta esan nahia; Oreka emozionalerako terapia naturalak; Trantsizioak: petrolioarekiko dependentziatik haratago; Grafologiarako sarrera; Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak; Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua; Yoga-teknikak irakasle eta ikasleentzat; eta, Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez.

Informazino gehiago eta matrikulea egiteko: www.ueu.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu