Bilboko Udalak lokal bat laga deutso Eusko Ikaskuntzari
2009-10-23 11:14Eusko Ikaskuntzak Bizkaiko egoitza barria izango dau Isozaki torreetan, Bilboko Udalagaz sinatu dauen lagapen-hitzarmenari esker. Epeak irauten dauen bitartean -hamar urte-, lokala Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko egoitza legez baino ezin izango da erabili.
Gernikako Urriko Azken Astelehenak 298 postu izango ditu aurten
2009-10-23 10:49Danetara, 298 postu izango dira Gernika-Lumon datorren urriaren 26ko Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako jokereari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupauko dituenak, 42 tokigaz. Era berean, gaztaia izango da presentzia handiena izango dauen produktua, guztira 61 produktore izango baitira.
BAD-en hamaikagarren edizinoko kartela egitarauaren atal bihurtu da aurten
2009-10-22 18:47 KultureaBAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia, urriaren 26tik zemendiaren 8ra
XI. BAD iragarten dauen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren aurtengo edizinoan, egitarauaren atal be bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistearen lanari esker.
Omenaldia egingo deutso Getxok Jose Martin Elizondo antzerkigileari
2009-10-22 17:54 sariak-autortzakGetxoko XXVII. Antzerki Jardunaldiak dirala eta, zapatuan, urriak 24, omenaldia egingo jako aurtengo zezeilean hildako José Martín Elizondo antzerkigileari. Hitzordua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da, 20:00etatik aurrera.
'Boludezimak', dezima argentinarren inguruko ikastaroa Algortan
2009-10-22 17:52 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.
Joseba Gotzonek lau kontzertu emongo ditu Argentinan
2009-10-22 15:26 MusikeaJoseba Gotzonek Argentinara egingo dauen laugarren biran lau kontzertu eskainiko ditu: lehenengoa, urriaren 23an, Paranáko '3 de febrero' antzokian; 24an, San Nicolás de los Arroyos-eko Aguiar Udal Antzokian; 27an, Buenos Aireseko Lounge Klubean eta, azken buruan, hilaren 28an, La Platako Las Malvinas Kultur Zentroan birea amaitutzat emongo dau.
Ebook, etorkizuneko liburua izango ete da?
2009-10-22 11:57Oraintsu amaitu da munduko liburu azokarik handiena eta garrantzitsuena, Frankfurtekoa (Alemania). Azokan egon diran mundu guztiko argitaletxeen artean inkesta bat egin da, etorkizunari begira ia zelako eretxiak daukiezan 'ebook'-en ganean. Inkesta horretan egindako galderak gehi beste hainbeste ekarri doguz gurera.
Badatoz Getxoko zinema zikloak
2009-10-22 11:56 BarriakZinea urtebete egon da Getxoko kultura egitarautik kanpo, Getxo Antzoki barria eregiteko lanakaitik, eta aurten proiekzinoak bueltan dira, oraingo honetan Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. 2009-2010 zinema denporaldia barikuan, urriaren 23an, hasiko da Clint Eastwooden 'Gran Torino' filmagaz.
Zertarako balio dau ordutegi-aldaketeak, lurtarrak zoratuarazoteko baino ez bada?
2009-10-22 10:58 Begi betegarriBilboko Artelan Berreginen Museoak hezkuntza-egitasmo bat jarri dau abian
2009-10-22 10:45 kulturbizEgitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.
'Agurrik gabeak', Borrokalari Antifaxisten II. Omenaldia Durangon
2009-10-21 18:43Datorren barikuan, urriaren 23an, Durangon egitekoa dan 'Agurrik gabeak' ekitaldia (Faxismoaren kontra burrukatzearren, hil, desagertu eta fusilautako durangarren omenez) aurkeztu dabe gaur.
Bizitza osoa behearen gainean
2009-10-21 18:38 BidaideBizitza-istorioak
Banbuzko eta egurrezko etxolatxo txiki bat -eurite sasoian, ura nonahi sartzen da-. Horixe da Nai Sokhey gazteak bere bizitzako azken hamabi urteetan ikusi dauen gauza bakarra. Urtebetegaz, poliomielitis gaixoa hartu eban eta, ezelako osasun azpiegiturarik bako sistemearen ondorioz, tetraplegiko geratu zan.
'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai', istorioakaz historia egiten da
2009-10-21 15:34 KultureaEuskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harian, Joan Mari Torrealdai (Foru, 1942) euskaltzainak eta Imanol Murua (Zarautz, 1966) kazetariak erakundearen ganeko ikuspegi orokorra eskaintzen dauen 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburua aurkeztu dabe, besteak beste, erakundea zer dan, zer egin dauen orain arte, zertan dabilen orain eta hemendik aurrera egin asmo dituanak azaltzeko.
'Musika Klasikoaren Saioak' Deustun
2009-10-21 15:33 Musikea'Musika Klasikoaren Saioak' zikloa bihar eguena, hilak 22, hasiko da Impromptu taldearen eskutik Chopin konposatzaileri zuzendutako kontzertu didaktiko bategaz. Kontzertuak dobanekoak izango dira arratsaldeko 19:30ean Deustuko udal zentruan (Bidarte Jauregia).
Laudion jakingo dogu finalaurrekoetan kantauko daben 17 bertsolariak nortzuk izango diran
2009-10-21 12:36 BertsolaritzeaLaudioko Lamuza Granja Kiroldegian 1100 lagunentzako lekua egongo da eta momentuz 550 sarrera saldu dira. Intenet bidez www.bertsosarrerak.eu atarian eguen (urriak 22) gauerdia bitartean erosi ahal izango dira Laudioko saiorako sarrerak eta egunean bertan Kiroldegiko leihatilan jarriko dira salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Philippe Starck sortzaile frantsesak AlhondigaBilbao zentroko lanak bisitau ditu
2009-10-21 10:36 kulturbizAlhondigaBilbao zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Ordutik aurrera, bilbotarrek zerbitzu publiko barriak erabili ahal izango ditue, mediatekan, jarduera fisikorako zentroan, ugerlekuan, zine-aretoetan, erakusketa aretoetan edo auditoriumean egingo diran jardueretan parte hartuz.
Bilboargazki, argazkigintzearen artea ikusgai Bilbon
2009-10-20 18:43 KultureaZazpi argazki erakusketa, estilo eta gai desbardinetakoak, izango dira ikusgai Bilboko erakusketa-aretoetan abenduaren erdialdera arte Bilboargazki edizino barriari esker.
Zaharrak barri Durangon Gerediagaren eskutik
2009-10-20 15:44Aurtengo hitzaldi zikloan, 1609. urteko abuztuaren 14an, Durango Uriko udaletxean udalbatzarra lehen aldiz batu zaneko 400. urteurrena gogoratu nahi da. Hori dala eta, berbaldiak, Durangoko udaletxeko Batzar Areto Nagusian izango dira arratsaldeko 19:30ean hasita.
'Aspaldiko Maigret', Eusebio Erkiagak 1953an euskerara itzulitako lanak argia ikusi dau
2009-10-20 15:33 KultureaBilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe hemendik urte amaierara bitartean euskerea sustatzeko zenbait programa garatzeko helburuagaz. Agerraldi berean, hitzarmen horren emoitza garrantzitsu bat be aurkeztu dabe: George Simenonen La première enquête de Maigret lanaren euskerazko itzulpena, 1954an Eusebio Erkiagak egindakoa.
Jazza, bluesa eta musika baltza Deba bailarako herrietan
2009-10-20 14:50 MusikeaHasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da, beti be arreta berezia bertoko musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia Errabal izenpean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...