Euskal Herriko Dantzari Eguna Zizur Nagusian izango da
2026-09-04 07:35 KultureaUrriaren 3an.
Euskal Herriko lurralde ezbardinetako jantza taldeak batuko dira urriaren 3an, Zizur Nagusian, Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero atontzen dauen hitzordurik garrantzitsuenean.
Datorren urriaren 3an Euskal Herriko Dantzari Eguna (EHDE) izango da Zizur Nagusian. Euskal Dantzarien Biltzarrak atondutako jardunaldiak Euskal Herriko hainbat lurraldetako jantza
taldeak batuko ditu, euskal jantzen eta folklorearen aberastasuna plazara eroateko.
Euskal Herriko Dantzari Eguna 1967an atondu eben lehenengo aldiz. Gaur egun, Euskal Dantzarien Biltzarra osotzen daben bost ordezkaritzek -Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta
Nafarroa- txandaka egiten dabe urtero. Aurten Nafarroak hartuko dau lekukoa eta Zizur Nagusia izango da topaketearen egoitzea.
Egun osoko egitaraua izango da. Besteak beste, Folklore Azokea, kalejirea eta 17:30ean hasiko dan saio Nagusia izango dira. Jardunaldia jantzarien afariagaz eta erromeriagaz amaituko
da.
Aurten be Diasporako euskal jantza taldeek EHDEren parte hartuko dabe, bialdutako bideoen bidez. Era berean, Emonaldi Nagusia streaming bidez eskainiko da, Euskal Herritik kanpo be
jarraitu ahal izateko.
Jantza taldeen izen-emotea irailaren 20ra arte egongo da zabalik. Epea amaitu ondoren jakinarazoko dira parte-hartzearen behin betiko datuak.
Informazino gehiago hemen.
Euskal Dantzarien Biltzarra
1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantza, musika eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
