Beirek bere lehenengo diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2026-09-04 07:51   Musikea

Iratxe Perezen (Chulería Joder) arpegirik atseginena, beste 5 musikariz inguratuta dator.

Besarkada bat garai barriei, popari, malenkoniari, bigarren eskuko musikeari, dramak alkarbanatzeari, mugarik barik maitatzeari...Hori da Beire. Pop-rock modernoko 8 abestiko diskoa sortu dabe, esperimentazinoa tarteko dala, maskara danak kenduta.

Lehenengo diskoa, irailaren 4an egongo da plataformetan.

Single/bideoklip barria: Galiza.

Diskoa konposatu eta Harritz Harreguyren estudioetan grabau dauen formazinoa hau da:

  • Iratxe Perez - Gitarristea eta abeslaria (Chuleria Joder).
  • Jon Gago  - Gitarristea eta koroak (Uger).
  • Jone Ibarretxe - Sintetizadoreak, gitarristea eta koroak (Vulcanizadas).
  • Lore Nekane Billelabeitia - Baxua eta kuiroak (Belako).
  • Ander Uribarri - Bateria (Orsini).
  • Kike Heredero- Tronpetistea  (Ezezez).
  • Zuzenekoetan Andrea Plazak (Nize) Lore nekane ordezkatuko dau.


Aurkezpen kontzertuak:

  • Urriak 1: Bilboko Kafe Antzokian (Kutxa Beltza).
  • Urriak 4: Abadiño (Amaraun Arte Fabrika).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu