Thomas Nooneren helduentzako koreografia eta La intrusa euskal konpainiaren 30. urteurrena nabarmenduko dira aurten

Bizkaie! 2026-09-03 11:09   Kulturea

2026ko Dantzaldiaren programazinoaren aurrerapeneko ikusizunak.

Bilbo eta Bizkaia jantza garaikiderako lurraldeak izango dira barriro, aurtengo udagoienean, Dantzaldiari, hau da, Bilbo-Bizkaiko Nazinoarteko Dantza Jaialdiari esker. XXVII. Jaialdiak baditu egunak zehaztuta: 2026ko irailaren 24tik abenduaren 15era egingo da eta programazinoak lurraldeko agertoki batzuetan batuko ditu hainbat jatorritako sortzaileen eta konpainien proposamenak, egungo sorkuntza koreografikoaren barruan hizkuntza anitz erabilten dituenak. Danetara, jantza garaikideko hamar bat ikuskizun izango dira, eta horreetan izen ezagunak eta ahots barriak buztartuko dira, baita Euskal Herriko, Estaduko eta nazinoarteko konpainiak be. Ikuskizunak ondoko lekuetan eskainiko ditue: Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa, Bilboko Arte Eder Museoa, Barakaldo Antzokia, Rekalde Aretoa edo La Fundición, jantzaldia sustatzen dauen Deustuko Aretoa.

Dantzaldiak ikuskizun nagusietako hiru jakinarazo ditu. Lehenengoa, inaugurazinoa, irailaren 24an, Bilboko Rekalde Aretoan; sartzea doban izango da eta Carmen Fumero Konpainiak A ojo pieza laburra aurkeztuko dau, Fumero bera eta Dácil González –2019ko Dantza Sari Nazionalduna, Interpretazinoaren kategorian– oholtza gainean ibiliko dira. Holan, ikuskizunean, alkarregaz aztertuko dabe ikusten dogunaren oharpen behatzailearen begiradak ezinbestean baldintzatzen dauela: edertasuna begiratzen dauenaren begietan datza, laburtu dabe. Piezearen ondoren, artistak ikusleakaz batuko dira, eta otordu informala izango da Dantzaldiak XXVII. edizinoari ondoetorri ofiziala egiteko.


Carmen Fumero Konpainiaren A ojo.

Thomas Nooneren Impostor.

Azkenik, programazinoaren hasierako aurrerakinaren barruan, nazinoartean etorkizun handiko euskal konpainia baten momentu gogoangarria sartu da (konpainiaren 40 ikuskizunak 30 herrialde baino gehiagotan aurkeztu dira). Izan be, zemendiaren 5ean, Azkuna Zentroan Este himno llevará la palabra euforia ikuskizuna estreinauko da Bizkaian. La intrusa konpainia arabarrak, 2015eko Dantza Sari Nazionala jaso ondoren, jardunbidearen 30. urteurrena ospatzeko sortu barri daben ikuskizuna da. Virginia Garcíak eta Damián Muñozek zuzentzen dabe obrea eta, beste bost Jantzarigaz batera, eszenatokian jantzan egingo dabe. Este himno llevará la palabra euforia zazpikote ahaltsua da, eta bizi-bultzakadeari omenaldia, alkarri eusteko modu kolektiboa eta erresistentzia-bidea izan nahi dau, sortzaileen aburuz. Txartelak laster egongo dira salgai Azkuna Zentroko webgunean eta txarteldegian.

2026ko Dantzaldiaren, hau da, Bilbo-Bizkaiko Nazinoarteko Dantza Jaialdiaren XXVII. edizioaren gainerako ikuskizunak eta jarduera osogarriak laster ezagutarazoko dira. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu