'Ruth Asawa: Atzerabegirakoa' ikusteko azken egunak Bilbon
2026-09-04 09:29 KultureaIrailaren 13a, domekea, azken eguna izango da.
Ruth Aiko Asawa (1926–2013) artista ospetsuari bere jaiotearen mendeurrenean eskainitako erakusketa handiak 790.000 bisitaritik gora izan ditu martian zabaldu ebenetik.
Azken aste honeetan Bilboko Guggenheim Museora datozenek ikusgai dagozan ganerako erakusketak bisitetako aukerea be izango dabe: Jasper Johns. Night Driver (Babeslea: BBVA Fundazinoa); in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa; eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (Babeslea: BBK Banku-Fundazinoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
