Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko ikasleek Elhuyar Fundazinoaren Zernola Olinpiadaren lehenengo saria jaso dabe

Bizkaie! 2011-06-06 11:07

IX. Zernola Olinpiadea 2010-2011 ikasturtean zehar egin da, eta danetara Euskal Herriko 46 ikasgela ibili dira lehian.

Elhuyar Fundazinoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesagaz antolatu dauen zientzia eta teknologiaren inguruko Zernola Olinpiadeari amaierea emon jako Usurbilen. Aurtengo sari-banaketea Itxaso Paia bertsolariak gidatu dau, eta lehenengo saria Lekeitiko R.M. Azkue ikastetxeko ikasleek irabazi dabe, Zuatzako ugartean bi eguneko egonaldia irabaziz.

Bigarren saria Lazkaoko San Benito ikastolara joan da, eta horri esker, Nafarroako Senda Viva parkean bi egun igaroko ditue. Sailkapeneko hirugarren postua Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleek eskuratu dabe, eta, horri esker, Sobronera txangoa egingo dabe eta han piraguismoa eta arku-tiroa praktiketako aukerea izango dabe. Lehenengo bi saridunek Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendariaren eskutik jaso ditue sariak. Jesus Obreroko ikasleak ezin izan dira hurreratu saria jasotera.

IX. Zernola Olinpiadea 2010-2011 ikasturtean zehar egin da, eta danetara Euskal Herriko 46 ikasgela ibili dira lehian. Zientziaren eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu behar izan ditue, eta proba horreetan matematika, kimika, Internet, natura, eta ilusino optikoakaz blogeetan ibili dira.

IX. Zernola Olinpiadako sari nagusiez honako erakunde honeek arduratu dira: Senda Viva, Arabako Foru Aldundia, Sobron Aventura taldea eta Aizpurua Autobusak. Bestalde, ikasturte osoan jaso ditue sariak parte-hartzaileek, proba bakotxaren ondoren. Sari horreek Eusko Jaurlaritzak, Berria egunkariak, Donostiako Aquariumek, Gaztezulo aldizkariak, Eureka zientzia-museoak, Kukuxumusuk, Astitzeko kobazuloak, Iruñeko Planetariumek, Elkarrek eta Karpin Abenturak emon ditue.

Zernola Olinpiadeak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskera Departamentuaren babesa jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu