Eleizetan zikloak musikaz beteko ditu Amorebieta-Etxanoko eleiza eta baseleizak

Bizkaie! 2026-09-04 12:39   Musikea

Sei kontzertu eskainiko ditue irailean.

Espliego Folk, Irati Bilbao, Aitor Huergo, Haria Laukotea (Musikene), Jou González eta Marta Cara eta AMCB izango dira 2026ko edizinoko protagonistak.

Musikeak barriro beteko ditu Amorebieta-Etxanoko eleiza eta baseleizak irailean, Eleizetan zikloaren eskutik. 2026ko edizinoak sei kontzertu eskainiko ditu irailaren 5etik 20ra, udalerriko ondarearen parte diran hainbat espaziotan askotariko musika-proposamenak eskainiz.

Eleizetan 2002tik atontzen da ganbera musikako zikloa da eta musikaz gozeteaz gan, Amorebieta-Etxanoko ondare monumentala ezagutarazotea be badau helburu. Programeak kalidadeko kontzertuak eskaintzen ditu, formatu hurbil eta zuzenean, hainbat estilo musikal buztartuz.

Aurten, kontzertuak Amorebieta-Etxanoko Andra Mari eleizan eta Boroa, Dudea, Garaitondo eta Bernagoitia auzoetako baseleiza eta eleizetan egingo dira.

Egitaraua

Programazioa irailaren 5ean, zapatuan, hasiko da, 20:00etan, Espliego Folk taldearen kontzertuagaz, Etxanoko Andra Mari eleizan.

Hurrengo egunean, irailaren 6an, domekan, 19:00retan, Irati Bilbaok kantauko dau Boroako San Pedro baseleizan.

Bigarren astegoienean, Aitor Huergo izango da protagonista irailaren 12an, zapatuan, 20:00etan, Dudeako San Miguel baseleizan.

Haria Laukotea (Musikene) taldeak kontzertua eskainiko dau irailaren 13an, domekan, 19:00retan, Garaitondoko San Isidro baseleizan.

Azken astegoienean, Jou González eta Marta Cararen txandea izango da irailaren 19an, zapatuan, 20:00etan, Bernagoitiko San Miguel eleizan.

Zikloari amaierea emoteko, AMCB, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra, izango dira protagonista irailaren 20an, domekan, 19:00retan, Etxanoko Andra Mari eleizan.

Autobus zerbitzua doban

Kontzertuetara joateko, Eleizetan zikloak autobus zerbitzua eskainiko dau. Autobus guztiak San Migel kaletik (Osasun zentroa) abiatuko dira.

Irteera orduak honako honeek izango dira:

Irailak 5, Espliego Folk: 19:30.
Irailak 6, Irati Bilbao: 18:30.
Irailak 12, Aitor Huergo: 19:30.
Irailak 13, Haria Laukotea (Musikene): 18:30.
Irailak 19, Jou González eta Marta Cara: 19:00.
Irailak 20, AMCB: 18:30.

Eleizetan 2026ko egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu