Michael Mayerren emonaldia bagileko Art After Dark egitarauaren barruan

Bizkaie! 2011-06-07 12:59   Musikea

Michael Mayer Alemaniako musika elektronikoko musikari garrantzitsuenetakoa izango da barikuko (bagilaren 10a) Art After Dark egitarauko protagonistea, Bilboko Guggenheim Museoan. Gaua, 22:00etan hasiko da, Bilboko Fever klubeko Auto DJ egoiliarraren eskutik.

Michael Mayerrek Miss Kittin eta Depeche Mode artisten abestiak nahasten ditu, besteak beste. Musikari alemaniarrak Kompakt diskoetxe barritzailea sortu eban Wolfgang Voight eta Jürgen Paapegaz batera. Mayerren pop doinuek eta tekno musikeak museoko atrioa hartuko dabe, 23:30etik aurrera. Lehenago, 22:00ean, Fever aretoko Auto DJak emonaldia eskainiko dau. Europako hainbat aretotan izan da Auto: Rote Sonne (Munich), Weeken (Berlin), Pratersauna eta Flex (Viena).

Musikea entzuteaz gan, bisitariek erakusketez gozetako aukerea eukiko dabe. Museorako sarrerearen truke Fever kluberako dobako txartela emongo jake gau horretan bertan 00:00etik aurrera erabilteko. Sarrerea (18 urtetik gorakoentzat) 12 eurokoa izango da, publiko orokorrarentzat, eta 8 eurokoa, Museoaren lagunentzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu