'Escritores euskéricos contemporáneos' liburua aurkeztu dabe gaur Bilbon
2011-06-06 15:52 KultureaAulestiak azaldu dauenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu eban Estigmatizados por la guerra liburuaren jarraipena da hau, orain XX. mendeko euskal literaturea aztertzea helburu dauelarik. Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu.
Euskaltzaindiak Escritores vascos contemporáneos liburua aurkeztu dau Bilboko Liburu Azokan. Liburua Akademiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumako 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzi dau.
2009ko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu eban. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zan diktadurearen ondorioz euskaldun askok -gehienak idazleak ziran- sufridu eben jazarpenaren barri emon eban. Liburu horrek izan eban harrera onak bigarren bat idazteko adorea emon eutson: orain plazaratzen dan Escritores vascos contemporáneos lana, hain zuzen be. Honetan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.
Liburu hau egiterakoan Sancho el Sabio, Society of Basque Studies in America, Muga, Lapurdum, Iker eta R.I.E.V. aldizkarietan publikautako artikuluak erabili ditu, batez be, Gasteizko Sancho el Sabio aldizkarian laurogeita hamarreko hamarkadan idatzitako artikuluak.
Liburuaren aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Aulestia idazleak egin dabe. Aulestiak azaldu dauenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu eban Estigmatizados por la guerra liburuaren jarraipena da hau, orain XX. mendeko euskal literaturea aztertzea helburu dauelarik. Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu: Horixe litzateke egin geinkioen goratzarrerik ederrena. Bidenabar -gaineratu dau- euskal literaturearen aurkako aurreretxiak hausi nahi izan dodaz, lau haizetara zabalduz gazteleraz eta ingelesez, euskaldunok badogula geure literaturea, hau da, euskeraz idatzitako literaturea.
Liburuak zazpi zati nagusi ditu. Holan, bada, XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran, zenbait idazlek euskal kulturearen alde egin eben lana ekarten da gogora. Ondoren, II. Errepublikea, Gerra Zibilaren ondorengo urteak, eleizgizon batzuek egindako lana -Iratzeder, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga poetek-, nobela garaikidea, euskera batua edota ahozko literaturea dira Escritores euskéricos contemporáneos agertzen diran erreferentzia nagusiak.
Felipe Arrese Beitia, Jean Etxepare, Orixe, Juan San Matin, Jon Mirande, Xabier Lete, Joxe Anton Artze, bernardo Atxaga edota Antonio Zavala idazleen lanak aztertzen dira liburuan, besteak beste.
Bestalde, komunikabideetan argitaratutako kritika ugari batu ditu Gorka Aulestiak, eta liburura ekarri; horreetako batzuk gaztelaniaz publikau ziran, eta Euskal Herriko hedabideetan agertu. Bestetik, ingelesez dagozanak Estadu Batuetako komunikabideetan argitaratu ziran, 1980tik 2000. urtera bitartean.
Ekitaldian, Andres Urrutia eta Gorka Aulestiagaz batera, ondokoak izan dira: Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua, Txomin Solabarrieta eta Luis Baraiazarra. Txomin Solabarrietak jaso dau Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma, Bostak bat taldearen izenean. Honen ganean gehiago irakurri gura izan ezkero, egin klik hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!