Getxoko Aste Berdeak gitxiago erabili eta hobeto bizitearen alde egingo dau asteon

Bizkaie! 2011-06-06 18:49

Gutxiago erabili, hobeto bizi lemapean, bagilaren 6tik 12ra Aste Berdea atondu dau Getxoko Ingurumen Arloak, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Keltse Eiguren arloko zinegotziak azaldu dauenez, Getxoko herritarren artean kontzientzia ekologikoa suspertzeko asmoa dauka ekimenak.

Gutxiago erabili, hobeto bizi lemapean, bagilaren 6tik 12ra Aste Berdea atondu dau Getxoko Ingurumen Arloak, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Keltse Eiguren arloko zinegotziak azaldu dauenez, Getxoko herritarren artean kontzientzia ekologikoa suspertzeko asmoa dauka ekimenak. Aste Berdearen seigarren edizinoa da aurtengoa.

Olgetako eta dibulgazinoa bultzatzeko makina bat jarduera izango dira egunotan Getxon, umeentzako zein helduentzako. Aurten nobedadea erabilitako objektuak trukatzeko merkatua izango da. Merkatu berezi hau Areetako Geltokiko plazan egingo da, hilaren 11n eta 12an. Jenteak erabilten ez dituan gauzak azoka honetara ekartea da gure asmoa. Objektuen bizitza eta erabilgarritasuna luzatzea da ekimenaren helburua, azaldu dau Eigurenek.

Merkatuaz gan, beste jarduera batzuk be izango dira: liburuen trukea, erabilitako erropak birziklatzeko ikastaroak, jostailuak birziklatzeko ikastaroa eta abar. Aste osoan bisita gidatuak egingo dira Ingurumen Aretotik, Hiri Hondakin Solidoen tratamendu-gunera, udalerriko hondakinen kudeaketa-sistemea ezagutzeko. Azkorriko hondartza eta Aixerrota arteko pasealekutik, Galeako labarretatik, ekosistema honen biodibersidadea ezagutzeko osteratxuak be antolatu ditue asteon. Eguaztenean, Villamonteko Kultur Etxean, Comprar, tirar, comprar izenburuko dokumentala proiektauko dabe.

Aitatutako ekitaldiez apartez, Aste Berdearen harira lehiaketa bi deitu dira: VI. Argazki Digitalaren Lehiaketea eta III. Idazlan Lehiaketea, Getxoko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Lehiaketon gaia Baliabideen eraginkortasuna: Gutxiago erabili, hobeto bizi da. Sariketen oinarriak: www.getxo.net/ingurugirolehiaketa

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu