32 bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diran Gpuntuaren final-zortzirenetarako

Bizkaie! 2011-06-07 10:42   Bertsolaritzea

Joandako astegoienean Urretxu-Zumarragan jokatu diran bi saioakaz (Gorka Azkarate eta Endika Igartzabal nagusitu dira) amaitu da Gpuntuko lehenengo Fasea. Danetara, 20 saio jokatu dira maiatzaren 8an hasi eta bagilaren 5era bitartean, 10 herritan.

Joandako astegoienean Urretxu-Zumarragan jokatu diran bi saioakaz (Gorka Azkarate eta Endika Igartzabal nagusitu dira) amaitu da Gpuntuko lehenengo Fasea. Danetara, 20 saio jokatu dira maiatzaren 8an hasi eta bagilaren 5era bitartean, 10 herritan: Orion, Mutrikun, Alegian, Soraluzen, Lezon, Amezketan, Usurbilen, Gabirian, Aretxabaletan eta Urretxu-Zumarragan. 60 bertsolarik kantau dabe fase honetan, bi saiotan bakotxak, eta puntuazino altuena lortu daben 32 pasau dira irailean hasiko dan final-zortzirenetara.

Antolakuntza Taldeak Lehen faseak aho zapore gozoa itxi deutsela nabarmendu dau: Jende dezente batu da saioetara, batezbeste 100 lagunetik gora saio bakotxean, eta aurreikuspen guztiak bete dira, argitu dau Oroitz Azurmendi koordinatzaileak. Fase guztian zehar bazkariak izan dira herri bakotxean, eta giro ederra izan dabe bertsolari, bertsozale, antolatzaile eta parte-hartzaileek. Bertsolariek be maila ona emon dabe kantuan: Gazte ugarik kantau dabe lehenengo aldiz Txapelketan, eta maila bikaina emon dabe, azaldu dau Azurmendik. Honen harira, Gipuzkoako Bertso Eskola sarearen indarra goraipatu nahi izan dabe antolakuntzatik, bertsolari gazteen maila da horren isla.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu