XX. mende hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusgai Getxoko Sea Week-Itsas Astearen azken txanpan
2010-06-25 15:16'Itxas Egurra Haizean' antxinako itsasontziak berreskuratu eta zaintzeko ardurea dauen alkarte getxotarrak antolatuta, erakusketeak XX. mendearen hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusteko aukerea eskainiko dau.
Ikerbide euskal egoera ekonomikoari buruzko datu-basea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-06-25 14:59Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzeak Ikerbide datu-basea argitaratu dau eta ondoko helbidean deskargau daiteke. Ikerbide datu-base moldaerraz eta erabilgarria da, euskal egoera ekonomikoa aztertzeko garrantzitsuenak diran serie ekonomikoak batzen dituana.
'Bizi-bizirik' Gozategi taldearen barriena plazan
2010-06-25 14:36 MusikeaTrikitixa erritmoak nagusi izan arren, ohiko musikariez aparte, tronpeta, tronboi eta saxoz osotutako atalak eta bibolin, perkusino edo zenbait programazinoek haize barritzen dabe 'Bizi-bizirik' izeneko lan hau.
Haizetara, Fanfarre, Banda eta Kale Musikarien Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan 25etik 27ra
2010-06-25 13:55 MusikeaAurten aukeratutako taldeak: Zephyrologie (Frantzia), What Cheer? Brigade (AEB), Brassafrik (Belgika), Samenakoa (Frantzia-Alemania), Fantomatik Orchestra (Italia), Club Era (Hungria), La Bandraste (Frantzia) eta Broken Brothers Brass Band (Euskadi). Horrezaz gan, beste bi talde konbidau ditue: Zaparrada batukadea eta Saguzaharrak fanfarrea.
Andrius, Egoi eta Rasita ondo etorri!
2010-06-25 12:53 Euskaldunak munduanRagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.
Txakolinak eta Errioxako ardaoak protagonista Londresen
2010-06-25 12:26 Jan edanakErakusketea Eusko Jaurlaritzeak antolatu dau, eta garagarrilaren 7an izango da Londresko 'Lord's Cricket Ground' egoitzan. Hurreratzen diranek, 35 euskal ardaogile baino gehiago ezagutzeko aukerea izango dabe, baita Errioxako azken ardao bereziak eta txakolina probetako aukerea be.
Kiss talde beteranoa izango da izarra gaur Azkena Rock-en
2010-06-25 12:09 MusikeaAzkena Rock Festivalaren lehenengo egunean, atzo 9.124 lagun batu ziran, besteak beste, Gov't Muleren, Kitty, Daisy & Lewis taldearen eta The Hold Steady, Th' Legendary Shack Shakers eta The Jim Jones Revue-ren erritmoakaz gozetako.
Negu eta udabarri hotz eta euritsuaren ondoren, eguzkiaren zain egon gara baina golpera gehigikeriarik ez da komenidu!!!
2010-06-25 11:04 Begi betegarriEHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean egindako doktoretza-tesi batek Glenn Brown 2010 saria jaso dau
2010-06-25 10:41Ibon Alonso Villanuevak 2004ko iraila eta 2008ko zemendia bitartean egin eban tesia, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Kristal Likidoen Taldean, Cesar L. Folcia eta Josu Ortega irakasleek ikuskatuta. Lanaren ondoren, 11 argitalpen egin dira nazinoarteko hainbat aldizkari ospetsutan.
XXVII. Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe
2010-06-24 15:55 KultureaEkitaldian Ertibilen 2010eko edizinoan saritu dituen hiru artistarik bi izan dira: Itziar Barrio (margolaria) eta Begoña Anton (argazkilaria); Nadia Barkate (margolaria) be saritua izan da baina ezin izan dau etorri.
AlhóndigaBilbaok aizkolari txapelketea antolatu dau, bideo-joko baten bitartez, Arriquibar plazan
2010-06-24 15:22Hurrratzen diranek aizkolari moduan dituen trebetasunak erakutsi ahal izango ditue, enborrak modu birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz preparautako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean.
Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuaren bilerak makinatxu bat barrikuntza dakarz
2010-06-24 15:00 kulturbizBisitarien kopurua aurreko urteetako mailan mantendu da, nahiz eta munduko egoera ekonomikoa gogorra izan. Aitatzekoa da igazko ekitaldiagaz konparauta, 10 puntu egin dauela gora atzerriko bisitarien kopuruak, batez be, Frantziatik etorritakoenak, eta horreek dagoeneko bisitari guztien % 24 dira.
Ken zazpi taldearen disko barria urte amaierarako izango da plazan
2010-06-24 14:39 MusikeaLehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.
Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko kontzertu denporaldia agurtzeko euskal doinuak eta britainiar folk erritmoak aukeratu ditu
2010-06-24 14:31 MusikeaBilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerea dobanekoa da.
18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon
2010-06-23 15:51 MusikeaBadator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.
Barrena mobiduarazoten daben ipuinak dakarz Karmele Jaiok 'Heridas cronicas' liburuan
2010-06-23 15:25 KultureaKarmele Jaioren bigarren itzulpen lana da Heridas cronicas, honezkero 4. edizinoan dagoan La manos de mi madre lanaren ondoren. Dana dala, itzulpen lana baino gehiago liburu barria dala sentiduten dot adierazo dau egileak; berridazketa lana izan da eta, ganera, itzultzean gauzak aldatzen dira. Testuak ispiluaren bitartez ikusten dozuz.
'Descúbrelo' kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aste Nagusia
2010-06-23 14:58Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea. Martínez Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.
Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da domekan
2010-06-23 12:19 Euskerea berbagaiZuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da.
Zientzia eta teknologiako gaiek ez dabe aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan
2010-06-23 11:08Elhuyar Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren babesagaz, zientzia eta teknologia gaiak telebistako albistegietan zelan emoten diran aztertu dau, sei hilebetez. ETB1, ETB2, TVE eta La2 kateek emoten dituen gaueko albistegiak izan ditu aztergai Elhuyarrek.
20 konpainia XI. Bilboko Kalealdian
2010-06-22 18:43 KultureaBilboko XI. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalea eszenatoki bilakatzen adituak diran nazinoarteko artistak batuko ditu barriro be garagarrileko lehenengo hamabostaldian. Ohikoa danez, emonaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira garagarrilaren 1ean eta 2an eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetan, barriz, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...