Elhuyar Fundazinoak eskuko telefono bidez euskeraz ikasteko sistema bat aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-10-17 10:53

Elhuyar Fundazinoak Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu dau, Europako Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak babestuta eta Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuak gidatuta. Ikerketon ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko dauen eskuko telefonoetarako aplikazinoa sortu dabe, eta Elhuyar euskerazko aplikazinoaren garapenaz arduratu da.

Elhuyar Fundazinoak Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu dau, Europako Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak babestuta eta Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuak gidatuta. Ikerketon ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko dauen eskuko telefonoetarako aplikazinoa sortu dabe, eta Elhuyar euskerazko aplikazinoaren garapenaz arduratu da.

Tresna barriaren aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin eben, eta bertan izan ziran, besteak beste, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendaria, Yiannis Laouris Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuko zuzendaria eta Danel Solabarrieta euskerarako aplikazinoaren garapenaren arduraduna.

Proiektua Europako hizkuntza gitxituak babesteko sortu da, eta MALL sisteman (Mobile Assisted Language Learning) dago oinarrituta. Oraingoz, grekorako, albanierarako, turkierarako, euskerarako eta gaelikorako garapenak sortu doguz, adierazo eban Yiannis Laourisek, baina beste edozein hizkuntzatarako egokitu daiteke ganeratu eban. Euskerazko aplikazinoaren ardurea Elhuyar Fundazinoarena izan da, eta, Danel Solabarrieta Elhuyarreko langileak azaldu ebanez, aplikazino hau lagungarria izan daiteke euskera ikasten dabilzanentzat, erabiltzaileak nahi dauenean eta oso erraz erabili daikelako.

Gaiagaz lotuta, astelehenean, hilaren 17an, mintegi bat antolatu dabe Moblang-eko arduradunek Donostiako Bazkundean: Mugikor bidezko ikaskuntzea, etorkizuneko hezkuntzea. Mintegia hasteko, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazinoko presidenteak egingo dabe berba. Ostean, mundu osoko hezkuntza-, teknologia- eta ikerketa-adituen txandea izango da.

Moblang proiektuan ondo erakundeak dabilz alkarlanean: Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutua eta Zipreko Unibersidadea, Britainia Handiko Luzia Research erakundea eta Saint Mary Unibersidadea, Greziako Dromos eta Antigone erakundeak eta Elhuyar Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu