Alaitasuna eta itxaropena nagusi, Lain taldearen 'Leihoak' disko barrian

Bizkaie! 2011-10-14 15:38   Musikea

Lain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean.

Lain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Pop kitzikagarria, bizia eta iradokitzailea dakar taldeak behar barrian. Diskoetxeko iturrien arabera, kantetako batek dinoen moduan, leihoak edegiten ditue, barruko desio biziak gogoz urten daitezan, eta leihoak zabalik dagoz lehen kantatik amaierara arte.

Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean. Igazko zemendian hasi ziran abestiak sortzen, eta oraingoan danen artean konposau ditue.

Villabonako taldeak Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eben 2008an. Kristina Aranzabe (gitarrea eta ahotsa) Leire Berasaluze (gitarrea eta ahotsa) Imanol Urkola (gitarrea) Javi Rivero (baxua) Julen Kaminos (soinu teknikaria) eta Jon Altuna (teklaua eta bateria) osotzen dabe taldea.

Abenduan hasiko dira Leihoak lan barria aurkezten; lehenengo hitzordua Durangoko Azokan izango da, abenduaren 6an, eta horren ostean Bilboko Kafe Antzokian (abenduak 7), Gasteizeko Jimmy Jazzen (abenduak 16) eta Elizondoko Lur aretoan (abenduak 17) joko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu