Umeentzako liburu bi kaleratu ditu Elkar argitaletxeak
2011-10-11 18:45 KultureaElkar argitaletxeak umeentzako liburu bi aurkeztu ditu: bata, Ana Urkiza eta Eider Eibarren Azazkalak jaten ditut, eta zer?; eta, bestea, Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean, Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenarena.
Elkar argitaletxeak umeentzako liburu bi aurkeztu ditu: bata, Ana Urkiza eta Eider Eibarren Azazkalak jaten ditut, eta zer?; eta, bestea, Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean, Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenarena.
Urkizaren eta Eibarren lana Eta zer? bilduman keleratu da. Sail honetan argitaratutako lanen ezaugarria da desbardintasunak onartzea eta baloretea. Liburu honetan konplejuak eta baztertzeari aurre egiteko modua istorio dibertigarria da, hain zuzen be, atzazalak jaten dituan pintore baten umezaroaroa.
Ana Urkizak (Ondarroa, 1969) 50 ipuin inguru eta poesia bilduma bi ditu argitaratuak, aldizkari eta lan sarituen liburuxketan. Ipuingintza da batez be landu dauen generoa. Bere lanen artean: Desira izoztuak (2000, Elkar), Betaurrekoak ditut, eta zer? (2001, Elkar) eta Bekatuak (2005, Elkar). Eider Eibarrek (Zornotza, 1980) horma-irudiak, animazinoak, txotxongiloak eta haur literaturako liburuak marraztu ditu, tartean, Egizu lo (2005), Matxinsaltoen belarriak (2006), Olentzeroren malutak (2007), Zaldun beltzak (2008) eta Kanpokoa naiz, eta zer? (2010).
Anai biren istorioa da Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren liburua. Txomintxo eta Perutxo anaia bikotxak etxean bakarrik dagozala konturatu dira, goizean izartu diranean. Artega dagoz, ez dakie zer egin, baina mutil handiak dirala uste dabe, eta euren kontura konpontzen ahaleginduko dira.
Peru Magdalena (Durango,1980) pinturan, literaturan, musikan, bertsotan... eta beste makina bat arlotan ibilitakoa da. Lile ipuin bildumea idatzi eban Igartza bekeari esker, eta umeentzako Ilania albuma kaleratu dau. 2008an Hutsik izenburuko poesia liburua idatzi eban. Iosu Mitxelena (Oiartzun, 1972) marrazkilaria da, ibilbide profesionala animazino enpresa batean abiatu eban. Gaur egun bere kontu egite dau behar, argitaletxeetako liburuak ilustretan, publizidade enpresentzat sortzeneta diseinatzaile grafiko lez. Bere komikiak bere ezagunak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!