AlhóndigaBilbaok '100x100 comic' erakusketea aurkeztu dau
2010-05-26 13:07 Kulturea'100x100 comic' erakusketea abuztuaren 20ra bitartean bisitau ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde batzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.
Arte eszenikoetako sortzaile barriak protagonista, ACT 2010 jaialdian
2010-05-26 11:52 kulturbiz Aurten bagilaren 1etik 5era da hitzordua Barakaldo eta Bilbo artean, eta jaialdia bagilaren 11tik 13rarte berrikusi ahal izango dau BasaurinDatorren asteko martitzenean, bagilaren 1ean, hasiko da ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdiaren VII. edizinoa. Hilaren 5era bitartean arte eszenikoetako artista barrien topaleku izango dira Bilbo, Barakaldo eta Basauri. Barakaldo Antzokian, Bilborock aretoan, Kafe Antzokian, BBK Aretoan eta La Fundicion Aretoan egingo dira emonaldiak.
Maite Carranza idazle eta giodoigile bartzelonarrak 'Hitz pozoituak' izeneko liburua aurkeztuko dau gaur
2010-05-26 11:45 KultureaUmeei eragindako sexu-gehiegikeriei buruzko intrigazko nobelea da 'Hitz pozoituak' ('Paraules emmetizandes'), eta Edebe Gazte Literaturako saria irabazi eban joan dan urtarrilean. Nobelea jatorriz katalanez idatzita dago, baina euskeraz, galizieraz, gaztelaniaz eta brailez be argitaratu da.
Euskerazko zazpi film labur emongo ditu Amurrioko Begibistan jaialdiak
2010-05-26 11:12 BarriakEuskerazko lau film labur emongo ditu Amurrioko (Araba) Begibistan IV. Zinema Asteak Ofibistan sailean: Enara Goikoetxearen 'Bizitzako kopa', Koldo Almandozen 'Ahate pasa', Iban Gorritiren 'Kantatzen ez duen herria, herri hila da' eta Telmo Esnalen 'Amona Putz'.
Broad Peak-en hiru tontorrak lotu eta bide barria zabaltzea da Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka barria
2010-05-25 18:14Mendizaletasuna ulertzeko modu berezi baten aldeko konpromisoari eutsiz, mendizaleek zortzimilako bat alpetar estiloan igoteko erronkeari aurre egingo deutsie barriro be. Asmoa da igoteko bide barri bat zabaltzea eta K3 izenaz ezagutzen dan mendi honetako hiru tontorrak lotzea. Hau behin baino ez da lortu alpinismoaren historia osoan.
Gernika-Lumoko Udalak 898.000 euro erabiliko ditu euskerearen sustapenerako
2010-05-25 17:37 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko hainbat alkartek eta norbanakok osotutako Euskera Batzordeak erabagi dau zelan banatu aurtengo 898.000 euroak. Aurrekontua eratzeko hiru batzar egin ditu Euskera Batzordeak.
Sabino Arana Fundazinoak Jose Antonio Agirreren egunerokoaren edizino faksimilea argitaratu dau
2010-05-25 15:45 KultureaBost koadernok osotzen dabe egunerokoa. Horreetan, naziek okupautako Europatik Ameriketarantz igesi, Lehendakaria idazten joan zan oharrak eta bizipen pertsonalak jasoten dira; lehenengo egunean bertan, 1941eko urtarrilaren 7an, hasi, eta idazteari itxi eutson eguna, 1942ko maiatzaren 28a, bitartean idatzi zituan.
Itsasoagaz loturea daukien alkarteak eta pertsonak omenduko ditu aurten Ibilaldiak
2010-05-25 15:27 Euskerea berbagaiOmenaldiaz ganera, Ibilbidearen 7 kilometroetan, bost gune izango dira: 'Ikastolea', 'Itsasoa', 'Euskerea', 'Izartu' eta 'Kulturea'. Lehenengo hiruretan, itsasoa izango da protagonista eta, beste bietan, 'Bermeoren alde ez horren ezaguna erakutsi gura dogu', Gotxik azaldu dauen moduan, eta baserri-giroan biziko da maiatzaren 30ean 'Marigoran Kikunbera' jaia Bermeon.
Henri Rousseauren margolanak Bilboko Guggenheimen ikusgai
2010-05-25 14:38 KultureaFrantziako artista berezi honen lana ezagutzeko Espainia mailan egin dan lehenengo atzera begirakoa da hau, Guggenheim Bilbaoko zuzendari Juan Ignacio Vidartek jakinarazo dauenez. Bilboko museoak antolatu dau erakusketa interesgarri hau, Fondation Beyeler alkartearen lankidetzapean.
'Mila irakurle eta hamaika gehiago', Literaturia Larrabetzun, euskal literaturearen plaza
2010-05-25 13:42 KultureaLiteraturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zan igaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileakaz alkarlanean. Aurten 'mila irakurle eta hamaika gehiago alkartzeko asmoa' finkatu dau antolakuntzeak, eta horregaitik Literatura Eskola 111 Akademiagaz eta Euskal Herri osoko irakurle klubakaz alkarlanean egingo da.
Jon & Sugramas, Jon Gurrutxagaren taldeak disko barria eta zuzeneko kontzertuak dakarz
2010-05-25 12:35 MusikeaGurrutxagak baketak albo batera itxi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentrau da. 'Jon & Sugramas' proiektuan ingelesez eta euskeraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina be nabari da, baina batez be 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena dauka.
XI. Umore Azokeak nabarmen gainditu dau igazko ikusle kopurua
2010-05-25 11:47 KultureaKaleko Arteen erakuslehio izaerearen seinale dira hamaikagarren edizinoan parte hartzeko, antolatzaileek jaso dituen 425 proposamenak, horreetatik 50 Euskadiko konpainiek eginikoak, 240 Estadu espainoleko toki desbardinetatik bialdutakoak eta ganerako 135ak nazinoarte mailatik heldutakoak izan dira.
Italia, Malta eta Tunisia: Mediterraneoko tenperatura bajuak eta norabide zehatzik bako haizeak
2010-05-24 18:36 Euskaldunak munduanLituaniar lagun bat etorri jaku bisitan eta Frantziara arte geugaz egongo da. Baina nik maila pertsonalean gogoratuko dot Tunisia, 'Open Water Diver' bihurtu naz eta. Orain, buzeatzeko txartela lortu dot.
Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko I. Astea aurkeztu dabe Bilbon
2010-05-24 18:05 jardunaldiakEuropa mailan antolatzen dan modu honetako ekimen bakarra da eta urtero egiteko asmoagaz jaio da, helburu bikotxagaz: lehenengoa, erakargarritasun herrikoi handi bat dauen literatura eta kazetaritzako genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bigarrena, nazinoarte mailako literatura ekimen bat ekartea Bilbora.
Trapu Zaharra eta La Pez euskal taldeek euren azken muntaiak aurkeztuko ditue Valladolideko Antzerki Jaialdian
2010-05-24 15:40 KultureaEuskal antzerkia Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazinoarteko Jaialdian izango da barriro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko Kaleartea egitasmoaren bosgarren edizinoari esker. Jaialdia bihar hasi eta domekan amaituko da.
Javier Bardemek aktore onenaren saria jaso dau Cannesen 'Biutiful' filmagatik
2010-05-24 15:15 BarriakApichatpong Weerasethakul zuzendari tailandiarraren 'Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives' filmak irabazi dau Canneseko 63. edizinoaren Urrezko Palmondoa.
Jabi Elortegi zine zuzendariak jaso dau Hegaluze Saria
2010-05-24 14:17Arrain Azoka alkarteak Itsuki Irratiaren laguntzinoagaz antolatzen dauen sari horrek Bermeoko herriaren izena zabaldu edo ospetsu bilakatu dauen pertsona, erakunde edo alkarteren bat saritzeko helburua dauka.
Mercabilbaok eta Slow Food Bilbao-Bizkaiak elikadurearen heziketea bultzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2010-05-24 12:53 Jan edanakAkordio honen bitartez, Mercabilbaok eta Slow Foodek bertoko elikadura-ondarea babestu eta kalidadezko produktuen eta horreek lantzen dituen produktoreen balioa nabarmendu nahi dabe.
Irati Jimenez: 'Inbisibleak diran irakurleakana egiten dogun bidaia da liburua idaztea'
2010-05-24 12:22 BarriketanIdazlea
Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da maiatzaren 28an Aramaion
2010-05-24 12:17 Euskerea berbagaiAsier Agirre Aramaioko alkatearen ondo etorriaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Patxi Uribarrenek 'Zirelako gara, garelako izango dira' izenburuko sarrera-berbaldia eskainiko dau. Jose Luis Lizundiak erantzungo deutso, 'Ganbarruetatik Araba euskaldunera' izenburuko berbaldiagaz, eta euskaltzain barriari domina eta diploma emonez amaituko da ekitaldia.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...