Euskal Herriko historian zeresana euki daben emakumeak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ardatz nagusia
2011-10-27 18:56 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Egunaren (ENE) seigarren edizinoa aurkeztu dabe Donostian. Aurten, Euskal Herriko historia, modu batean edo bestean, markau daben emakume guztiei omenaldia egingo jake. Zemendiaren 25ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Euskararen Nazioarteko Egunean, 2011eko abenduaren 3an, jakinarazoko da epaimahaiaren erabagia.
Euskerearen Nazinoarteko Egunaren (ENE) seigarren edizinoa aurkeztu dabe Donostian. Aurten, Euskal Herriko historia, modu batean edo bestean, markau daben emakume guztiei omenaldia egingo jake. Danetara, Euskal Herriko historiaren sasoi zein diziplina eta jarduera eremu desbardinetako 44 emakume aukeratu dira. Emakumeok dira Kukuxumusuk egun berezi horretarako diseinautako kamisetearen ardatz nagusia. Zemendiaren 25ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Euskararen Nazioarteko Egunean, 2011eko abenduaren 3an, jakinarazoko da epaimahaiaren erabagia.
Seigarren urtez, ENE Sariaren edizino barria egingo da, hau da, euskearea sustatzeko lanean gehien nabarmendu dan kanpoko erakundeari egingo jakon errekonozimendua. Saria aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinautako anagramearen burdin eta altzairuzko erreprodukzinoa da
Horrezaz gan, parte hartzea bultzatu nahian, lehiaketea martxan ipini dabe: Eusko Ikaskuntzaren webgunean sartuz (www.eusko-ikaskuntza.org/ene) kamisetan azaltzen diran lau emakumeren inguruan galdera errazak egin ditue. Abenduaren 2a baino lehen zuzen erantzuten dabenen artean, kamiseten zozketea egingo da.
1949an Eusko Ikaskuntzaren barruan sortutako ekimena da ENE, eta urtero, abenduaren 3an, euskal hizkuntzearen unibersaltasuna aldarrikatzea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!