'Etorkizulan', ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzeko ekimena EHUn
2011-11-01 00:09 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeak eta Emprendedores Zitek-ek Etorkizulan ekimenaren hirugarren edizinoa egingo dabe, zemendiaren 2tik 8ra bitartean, Leioako campusean. Unibersidadeko ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzatzea da helburu nagusia. Aurreko urte bietan 700 bat ikaslek parte hartu eben.
Euskal Herriko Unibersidadeak eta Emprendedores Zitek-ek Etorkizulan ekimenaren hirugarren edizinoa egingo dabe, zemendiaren 2tik 8ra bitartean, Leioako campusean. Unibersidadeko ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzatzea da helburu nagusia. Aurreko urte bietan 700 bat ikaslek parte hartu eben.
EHU-Abiatu (enpresak eratzeko laguntza-zentro unibersitarioa) ekimenak garatutako programearen helburua EHUn ekintzaileek euren negozio-ideia martxan ipinteko aholku eta orientazino plataformea zabaltzea da.
Leioako campuseko Areto Nagusian prestautako gelen arteko ibilbidean, partaideek ekimena egiteko faktore erabagigarriak, hau da,arriskua, sormena eta barrikuntzan oinarritutako antzerki zatien emonaldia ikusiko dabe. Eta erabagi bakotxagaz, lan merkatuan dagozan aukerak erakutsiko deutsen bidea osotuko dabe.
EHUko ikasle, doktoregai eta irakaslei zuzenduta dago Zure etorkizuneko lanari aurre egiozu izenburuko jarduerea. Aurten, parte-hartzaileek gai nagusitzat Zerua ala infernua? dauen antzerki-emonaldian sartuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!