Bilboko Zirkuituak udagoieneko denporaldiari hasierea emongo deutso tartean hiru estreinaldigaz

Bizkaie! 2010-10-14 12:06   Kulturea

Bilboko Zirkuitua programea, Euskadin arlo horretan egiten dan ekimen bakarra da. Gure uriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, Bilboren kultur eskaintzea deszentralizetan be laguntzen dau, izan be, Bilboko hainbat barrutitan eskaintzen da urte osoan.

Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dabe

Bizkaie! 2010-10-14 10:46   Musikea

Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Kontzertua dobanekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mundu bereko auzokideak' lemapean, urriaren 17an Guztion Kultur arteko Topaketea izango da Getxon

Harresiak Apurtuz 2010-10-13 18:29   kulturbiz

Helburua eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egungo migrazino-kontrol guztiak salatzea da.

Gabriel Arestiren Eguna ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2010-10-13 18:10   jardunaldiak

Gabriel Aresti izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen zabaltze jardunaldiaren protagonista. Aurten bere hamaikagarren edizinoa ospatzen dauen poesia zikloa urriaren 14tik 24ra ospatuko da, Bidebarrieta Kulturgunean batez be.

Agerre Teatrok ‘Doltza. Dultzinea Kixote vs Teresa Panza’ ikuskizuna eskainiko dau Elorrion, Zumaian eta Hernanin

Bizkaie! 2010-10-13 17:36   Kulturea

Hitzorduak ondokoak dira: Elorrioko Arriola Aretoan (Urriak 14, 11:00), Zumaiako Aita Mari Antzokian (Urriak 15, 22.00) eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean (Urriak 16, 20:00).

Proposamen kultural barritzaileak dakarz, beste urte batez, Bilbao Arte eta Kultura ekimenak

Dabi Piedra Robledo 2010-10-13 15:30   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeak, beste kultur eragile batzuen laguntzinoagaz antolatzen dauen egitarau kulturala aurkeztu dau gaur Bilbon. Aurten, ganera, izena aldatu deutsie eta, BAK barik, BilBAK izango da aurrerantzean.

Mondragon Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-10-13 15:25   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek Mondragon Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Holan bada, besteren artean, baterako argitalpen-politikea bultzatuko dabe bi erakundeok, euskereari buruzko ikerketen emoitzak argitaratzeko.

'Bajo los cielos de Asia', Iñaki Ochoa de Olzaren askatasun pasinoa erakusten dauen liburua

Karolina Almagia 2010-10-13 14:33   kulturbiz

'Inongo eskolatan edo unibersidadetan ez dot ikasi hango edur eta hatx artean ikasi dodana. K2 mendiak bizitzaren egiazko balioa erakutsi deust: bizitza bera heriotza barik ezertan geratzen dala. Mendi horrek urrundu egin dau nigandik behin betiko gure errutinazko ongizate egoera' idatzi eban Ochoa de Olzak K2 menditik bueltau zan lehenengo aldian.

Getxoko Udalak 42.000€ onartu ditu udalerrian bertsolaritzea sustatzeko

Bizkaie! 2010-10-13 12:56   Bertsolaritzea

Algortako Bertso Eskoleak 30 urte daroaz bertsolaritzea eta euskerea sustatze lanetan Getxon, eta bere sorreratik, hazkunde handia izan dau bere jardueretan, alkartearen kudeaketa eta koordinazino lanen handitze handiagaz eta ondorioz giza baliabideak handitzeko beharragaz, etorkizunak dakarzan erronkei modu egokian erantzun ahal izateko.

60ko hamarkadako euskal kantak batu ditu Elkarrek 'Euskal Herriko Lur Maitea' diskoan

Bizkaie! 2010-10-13 11:53   Musikea

Euskal Herriko Lur Maitea, 1960 hamarraldiaren amaieratik 1980ko hamarraldiaren hasierara bitartean argitaratutako hainbat erregistro musikalen laburpena aurkeztuko dau Elkar diskoetxeak eguen honetan, urriak 14, Donostian. Ondoren, arratsaldean, Bilbon, zuzeneko emonaldia eskainiko dabe Txomin Artolak, Niko Etxartek eta Gontzal Mendibilek.

Iraizoz, nora zoaz? Bartzelonan partiduak jesarrita jarraitzeko...

Markues 2010-10-13 11:35   Begi betegarri

Oihana Bartra beste guztien ganetik

Bizkaie! 2010-10-11 12:08   Bertsolaritzea

XIX. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan Oihana Bartra bilbotarrak jaso eban punturik gehien, bigarren sailkatu Xabier Enbeitari 42 puntu atarata eta saio bikaina eginaz.

'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-10-08 15:42   Kulturea

Hamar idazleren olerkiak batzen dira liburuan: batetik, euskeraz idazten daben bost egilerenak (Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga), eta bestetik, gaztelaniaz idazten daben beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XII. Jaialdiak badauka kartela

Bizkaie! 2010-10-08 15:19   kulturbiz

Lozorroan dagoan eta arteagaz hartu-emonak izatean esnatzen dan ikus-entzuleen sena irudikatu nahi dauen irudi probokatzaile batek iragarriko dau XII. BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Andoni Egaña izango da Hitzetik Hortzera saioaren denporaldi barriko lehenengo protagonistea

Bizkaie! 2010-10-08 12:54   Bertsolaritzea

Barrituta azalduko da domekan Hitzetik Hortzera. Domekaro emongo dabe aurrerantzean bertsolaritzeari eskainitako saioa 21:00etatik 22:00etara, ETB1en. Jon Artano Izetak aurkeztuko dau saioa eta astero konbidau bat izango dau alboan.

Bizardunak talde nafarra bigarren diskoa grabetan hasiko da urriaren 10ean

Bizkaie! 2010-10-08 12:54   Musikea

CD honetako aurrerapen moduan, Bizardunak taldekoek oparitxu bat itxi euskuen zuzenean grabautako abesti honegaz: Ardo gorri naparra, musutruk deskargau zeinkiena (Aurtengo Gorakada 2.0 produkzino digitaletik atarata).

'Guk' Argentinako euskaldunei buruzko dokumentalaren trailer berria sarean

Bizkaie! 2010-10-08 12:17   Euskaldunak munduan

Guk izenburupean, Nuria Vilalta bilbotarra da dokumentalaren egilea eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diran euskal herritarren eta euren ondorengoen gorabeherak (zergaitik itxi eben sorterria, esate baterako) eta kulturea ezagutzera emoten dau.

'Bizkaiko Plazan alkartuko gara' lelopean hasiko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea

Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2010-10-08 11:54   Bertsolaritzea

Bertsolariak beti izan dau plazea eta plazeak beti emon dau zalea, eta zaletik etorri da bertsolaria, eta zirkulua bueltaka hasten da bapatean baina inoz ez ezerezetik. Jente askoren beharra dago bapatekotasunaren atzean. Zirkulu horretan sartuko dira bertsozaleak domeka honetan, urriak 10, eta bertan iraungo dabe abenduaren 18ra arte, finalera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Literaturako Nobel saria Mario Vargas Llosa perutar-espainiar idazlearentzat

Bizkaie! 2010-10-08 11:33   Kulturea

Vargas Llosa jn.ak esan dauenez, 'espainiar hizkuntzearentzat eta Latinoamerikako literaturearentzat autorpena be bada Nobel sari hau. Idazle moduan egiten dodan lanari ez eze, nire testuetan erabilten dodan hizkuntzeari autorpena be bada, energia handia dauen hizkuntza moderno eta sortzaile bati autorpena'.