Getxoko Komiki eta Manga Azokeak hamar urte beteko ditu aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-15 14:03   Kulturea

Hamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.

Hamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.

Komiki Azokearen aurkezpenean izan dira Getxoko alkate Imanol Landa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusi Gonzalo Olabarria, BBK Fundazinoko Gorka Martinez, Belgikako enbaxadako Frederic Biava eta Getxoko Azokako zuzendari Iñaki Elorriaga.

Aurtengo edizinoan 80 erakusmahai izango dira Getxon, tartean liburu-denda berezituak, aldizkariak, fanzineak eta argitaletxeak. Igaz, 20.000 lagun batu ziran Areetako Geltokia plazako karpan, eta aurton be beste hainbeste izatea espero dau Imanol Landa alkateak. Hamar urteren ostean, ekimena guztiz finkatuta dago. Getxo, bai Euskal Herrian bai estadu espainiarrean, komikiaren munduko erreferente bihurtu da, adierazo dau. Getxoartegaz batera, Komikiaren Azokea sormenaren alde Getxon egiten dan apostu sendoena da.


Iñaki Elorriagak egitarauaren ganeko argibideak eskaini ditu prentsaurrekoan. Egile ugari izango dira Getxon, 42 danetara, tartean, Max, Paco Roca eta Santiago Valenzuela, hirurak Espainiako Komiki Sari Nazionalak. Horrez gan, David Rubín, Nancy Peña, Manuel Bartual, Luis Bustos, Albert Monteys, Manel Fondevilla eta Victor Santos izango dira. Liburuak sinatzeaz eta aurkezteaz aparte, mahai-inguru eta berbaldietan parte hartuko dabe.

Erakusketei jagokienez, hiru karpa barruan iznago dira ikusgai. Bulles Jazz Blues: Komikia swing erritmoan erakusteak komikia eta musikea buztartuko ditu, Belgikako enbaxadako Frederic Biavak azaldu dauenez. Txokolatea eta garagardoagaitik da ezaguna Belgika, baina gure komikiek be badabe ospea. Komiki eta personaia ezagunak sortu dira Belgikan, Pottokiak eta Tintin, berbarako. Biavaren esanetan, komikia artea da, baina negozio-produktua bere bai.

Ganerako erakusketak Astiberri: 10 urte, Ediciones La Cúpula eta Portugaleteko Komiki Lehiaketea: 25 urte. Erromoko Jai Alai eta Areetako Glass kafetegietan eta Bizkaia Zubian be ikusgai izango dira komikiak.

Domekea, zemendiaren 27a, Mangaren Eguna izango da Getxon. Tailer bi prestau ditue: Go estrategia mahai-jokoaren ganekoa eta japoniar kaligraiarena. Hiru lehiaketa be badagoz bertan eguenan, Yugi Oh!, Cosplay eta Karaokea.

Azokeak urtero egiten deutso omenaldia komikiaren munduko profesionalen bati, oraingoan Josep María Berenger, La Cúpula argitaletxe ezaguneko editorea, eta, Bilboko Astiberri argitaletxea aukeratu ditue. Astiberrik be hamar urte bete ditu 2011n; gaur egun, estaduko bigarren argitaletxea da komikiaren arloan.

Getxoko Azokeak 170.000 euroko aurrekontua dauka, Elorriagak berak azaldu dauenez. Beste urte batzuetan baino kanpoko egile gitxiago izango dirala aurreratu dau: Aurten ez da hainbeste argitaratu da, horregaitik egile gitxiago dago promozionoa egiten.

Getxoko Komiki eta Manga Azokearen egunez eguneko jarduerak ikusteko, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu