Gernika-Lumoko historiaren ganeko unidade didaktiko bi aurkeztuko ditue
2010-01-19 09:53Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, jazoera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak egitea dau helburu sortu zanetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailaren amesa euskerea normalizetako ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskerea erabilteko aukerak emotea.
Euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe
2010-01-18 14:51 KultureaIgor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 'Desira plazer' izeneko euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburuaren berbaurrean azaltzen dan legez, 'Euskal Herrian idatzi dan poesia arakatu dabe erotismo bila'. Emoitza, Jimenezen esanetan, 'altxor-mapa' bat da.
Mikel Garcia, Tene Mujika bekearen irabazle
2010-01-18 12:59 sariak-autortzakAurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer dan edo badan eztabaidan sartu barik, Euskal Herrian filmak egin dituen zuzendari nabarmen zenbait alkarrizketatu nahi ditu. Mikel Garciak berak dinoenez, ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula bategaz edo estilo personalagaz Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben egileei berbea emotea.
Karmen Amezua: 'entrenatzaile euskaldunen faltea dago herri guztietan'
2010-01-18 11:03 BarriketanBerrizko Udaleko Euskara zinegotzia
Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria sortu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2010-01-18 10:30 KultureaIdazlanak helbide honetara bialduko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, 48196, Lezama (Bizkaia). Lanak hartzeko azken eguna martiaren 1a izango da, eta epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna apirilaren 15a izango da. Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.
Ekon taldeak agur esango dau urtarrilaren 16an
2010-01-15 13:36 Musikea'Ekonfest' izenburupean, ondorengo taldeek joko dabe zuzenean: Anger, Sexty Sexers, Estricalla, Sharon Stoner, Eraso eta Ekon. Ateak arratsaldeko 18:30ean zabalduko ditue eta kontzertuak 19:00etan hasiko dira.
Urrezko debozinoa
2010-01-15 13:26 BidaideBirmaniarren debozino sutsuagaitik izango ez balitz, Mahamuni-ko Budearen irudia milaka irudiren artean beste bat baino ez litzateke izango. Planetako pobreenetarikoak izan arren, Myanmar-eko (lehengo Birmania) fededunak Mahamuni-ko Buda munduko leku ikusgarrienetarikoa bihurtu dabe.
Kritikei erantzunez
2010-01-15 13:01 Euskerea berbagaiApaltasunez, errespetuz eta adeitasunez
Komunikabide batean egin zidaten elkarrizketa batean esandako hitz batzuk iskanbila txiki bat sortu dute. Hurrengo hamaika punturekin argitu nahiko nuke bertan esandakoa, nik pentsatzen dudana, eta bide batez, gaia konponduta utzi.
Miren Ibarluzeak jaso dau Santiago Onaindia bekea
2010-01-15 10:02 sariak-autortzakAmorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoaren bitartez eta Labayru Ikastegiaren lankidetzeagaz, urte birik behin emoten dauen Santiago Onaindia Bekearen hamaikagarren edizinoko egitasmoak euskal literaturearen alorreko ikerkuntza sustatzea dau helburu.
'Corpusgintza gaur egun' izeneko mintegia egingo da urtarrilaren 21ean Euskaltzaindiaren egoitzan
2010-01-14 17:21 Euskerea berbagaiHizkuntzalariei, hizkuntzalaritzako irakasle eta ikasleei, injinerutza linguistikoan dabizan ikertzaile eta enpresei, itzultzaileei eta itzulpen-enpresei dago zuzenduta mintegia. Izen-emotea dobakoa da, eta epea urtarrilaren 19an amaituko da.
Matematikako 46. Olinpiadearen eskualde mailako fasea jokatuko da EHUko Leioako campusean
2010-01-14 16:50Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Alkarteak antolatzen dau, EHUko Matematikako irakasleen laguntzinoagaz. Olinpiadako lehen fase honetan 2009-10 ikasturtean Batxilergoan matrikulauta dagozan Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte hartu leikie.
'Ghosts in Armour' erakusketeak Sestaoko metro-geralekua horniduko dau
2010-01-14 13:45 KultureaGaur hasi eta zezeilaren 20ra arte, 'Ghosts in Armour' erakusketea Sestaon izango da Zazpi Kaleetako geltokitik pasau eta gero. Erakusketan industriako iragana interpretetan dabe Gales, Alemania eta Euskadiko hainbat eremutako hamar artistek.
Aitor Aspiazu Ugalderi erantzunez
2010-01-14 13:11 Euskerea berbagaiHasteko, edozein ikerketa serio egiten hasi baino lehen, status questionis euki behar da kontuan. Eta, Aitor Azpiazu ez da enterau edo ez dau enterau izan nahi, On Jose Miguel Barandiaranen jarraitzaileok zenbat lan egin dogun, bere biziz, eta gerora egiten gabilzan, besteak beste, Labayru Ikastegian Ander Manterola buru dala.
Gipuzkoako Diputazinoak igaz baino diru gitxiago erabiliko dau euskerea sustatzeko
2010-01-14 09:57 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiak bi miloe euro baino gehitxuago erabiliko ditu 2010. urtean euskerearen erabilerea normalizau eta sustatzeko, hau da, igaz atal honetara zuzendu ebana baino % 20 gitxiago, Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskera foru dipudatuak jakinarazo dauenez.
'Egunkaria'-ren aldeko artelanak ikusgai eta eskuragai egunotan Bilboko Kafe Antzokian
2010-01-13 16:54 KultureaNestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras eta Jose Luis Zumeta euskal artisten artelanak eskuragai dagoz Bilboko Kafe Antzokian egunotan, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketeak sortuko dituan gastuei aurre egiteko.
Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak bazkide barriak lortzeko kanpaineari ekin deutso
2010-01-13 14:23 kulturbizLizeo Antzokiaren Lagunek abantailak ditue. Ikuskizunetarako sarrerak % 25 merkeago izaten dira, bai Lizeo Antzokian baita Elai Alai aretoan be. Ganera, urtean behin, ikuskizun bat ikusteko bi sarrera doban eskuratzeko aukerea dabe. Abantaila guztiak urtean 30 euro ordainduta lortzen ditue bazkideek (25 euro, familia bereko hiru kide bazkide izan ezkero).
Alemaniako Gazte Orkestra Nazionalak Xabier de Felipe biolinista bilbotarra fitxau dau
2010-01-13 13:38 MusikeaXabier de Felipe Junde Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra) izenekoan parte hartzera deitua izan da, eta datorren domekan Frankfurteko Alte Operan egingo dau bere debuta Orkestra ospetsu horregaz.
Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak ETB Nafarroan ikusten jarraitzeko kanpainea bultzatuko dute
2010-01-13 10:06Erakundeen arabera, lege-babes falteak, unean uneko arduradun politikoen borondatean dago euskerazko telebistak ikusteko eskubidea, eta Nafarroan hori jazoteko 'arrisku erreala' dagoala ohartarazo dabe.
Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da
2010-01-12 16:59 Euskerea berbagaiCortes Izal Otsagabian sortu zan, 1930ko apirilaren 25ean. Nafarroako Príncipe de Viana erakundeko 'Fomento del Vascuence' sailean parte zuzena izan eban, euskerearen sustatze lanetan eta erakundearen izena eukan aldizkariaren euskerazko gehigarrian, batez be. Ikastolen mobimentuan parte hartze zuzena izan eban.
KEtan taldeak kontzertua eskainiko dau Bilboko Udal Txistularien Bandearen eskutik
2010-01-12 14:34 MusikeaKontzertua gaur, hilak 13, iluntzeko 20:00etan izango da Euskalduna Jauregiko A1 aretoan eta sarrerea librea izango da aretoko edukierea bete arte. KEtan izenagaz, 1986an Beran (Nafarroa) jaiotako Leire Telletxea akordeoi-jotzaileak eta urte berean Zestoan (Gipuzkoa) sorturiko Jagoba Astiazaran txistulariak 'Izenaz garena' proiektua jarri dabe martxan. Egitasmoaren helburua 'musika-tresna horreen musika tradizionala suspertzea da'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...