Antzerkia eta erakusketak Getxon, Europako Ondarearen Jardunaldiak dirala eta
2011-10-21 15:44 jardunaldiakGetxon zapatuan, hilaren 22an, hasiko dira Europako Ondarearen Jardunaldiak dirala-eta atondutako jarduerak, antzerki ibiltaria eta erakusketak prestau ditue, hain zuzen be. Aurten be,Turismo Bulegoaren bitartez, Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Zerbitzuak bultzatutako ekimenagaz bat egin dau. Edizino honetako lemea Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazinoaren garaietan da.
Getxon zapatuan, hilaren 22an, hasiko dira Europako Ondarearen Jardunaldiak dirala-eta atondutako jarduerak, antzerki ibiltaria eta erakusketak prestau ditue, hain zuzen be. Aurten be,Turismo Bulegoaren bitartez, Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Zerbitzuak bultzatutako ekimenagaz bat egin dau. Edizino honetako lemea Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazinoaren garaietan da.
Urriaren 22, 23, 25, 19 eta 30an, Simulacro Teatro konpainiak Bi ilustratu akusatuen aulkian. Beaumarchais eta Peñafloridako Kondearen egun zoroa antzezlana aurkeztuko dau Andra Mari elizan eta Aingeru Zaintzailearen baselizan. Getxo Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehenengo hiru egunetarako sarrerak agortu egin dira.
Horrezaz gan, zemendiaren 1era arte erakusketa bi egongo dira ikusgai Getxon: Getxoko Aixerrota Aixerrotako erakusketa aretoan, eta Getxo, itsasadarreko zelataria eta zaintzailea Algortako Azokan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!