'Film Sozialei buruzko Jaialdien Topaketea' egingo da Bilbon, lehenengoz
2010-02-02 14:12Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) izeneko Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak antolatu dau topaketea zezeilaren 2tik 4ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eta munduko bazter guztietako (India, AEB, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba, Guatemala) jaialdiak eta erakundeak batuko ditu.
Bake eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zezeilaren 15era arte luzatuko da
2010-02-02 10:22Sarietako batek bakearen alde modu anonimoan lanean ibili diranen eginkizuna saritu nahi dau, eta besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze prozeduretako oinarriak jarteagaitik nabarmendutakoak.
'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria Leioan abiatu da
2010-02-02 09:59 KultureaLeioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain barriak izentau ditu
2010-02-02 09:18 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain barriak izentau zituan, danetara 11: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Mariella Devia sopranoak errezitaldia emongo dau Bilboko Arriaga Antzokian
2010-02-01 14:47 MusikeaNazinoarteko opera eta kontzertuen zirkuituan bakarlari ezaguna da Devia sopranoa, eta munduko agertoki nagusietan abestu dau; ohiko konbidatua da Milango Alla Scala Antzokian, Londresko Covente Garden-en, New Yorkeko Metropolitan-en eta Carnegie Hall-en, Pariseko Opera Nazionalean edo Amsterdameko Concertgebown-en.
Ikuskizun barri bi estreinauko dira aurtengo Dantzaldian
2010-02-01 14:18 KultureaKukai Dantza Konpainiak, zazpi jantzari eta hiru musikarigaz, bere lan barriaren estreinaldia egingo dau aurtengo Dantzaldian, 'erro tradizionaleko jantzea jantza garaikideagaz buztartuz'. Ekitaldiak Campos Eliseos antzoki barria zabalduko dau martiaren 12an, 20:00etan.
Beyoncek marka guztiak hausi eta 6 Grammy irabazi ditu
2010-02-01 13:45 MusikeaGrammy sarien ibilbidean, Grammy gehien irabazi dituan emakumea da Beyonce. Hamar izendapen zituan eta 6 sari eskuratu ditu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Interpretazino Tradizional Onena eta R&B Musikako Disko Garaikide Onena.
Fermín Etxegoien: 'Eleberri hau idatzi dot nire buruari ahotsa emotearren'
2010-02-01 11:35 BarriketanKazetaria, idazlea, gidoilaria eta irratiko esataria
Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube Agoitzen
2010-02-01 11:02 BertsolaritzeaIgazko finalistea izandako Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube izan da astegoienean Agoitzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioan.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Sabino Arana Saria jaso dau Bilbon
2010-02-01 10:48Beste saridunak Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria, aurten mendeurrena ospatzen dauen Reala futbol taldea, Inma Shara orkestra zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresea izan dira.
'Elur-melur ez naz zure bildur'
2010-02-01 09:41 BertsolaritzeaKlima aldaketagaz
luze barik ziur
esan beharko deutsut
betirako agur
esakera aldatu
behar dogu, edur
laster ez da izingo
inor zure bildur.
Euskal Irratiak federazinoak webgunea abiarazo dau
2010-01-29 14:43Ipar Euskal Herrian euskeraz dabilzan irratiak batzen ditu federazino horrek: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia. Irrati horreek guztiak eta saio nagusiak entzuteko aukerea dago webgune barrian (euskalirratiak.info).
BiscayTIK proiektuaren esparruan eginiko azken aurrerapenak aurkeztu ditue
2010-01-29 14:34Jose Luis Bilbaok BiscayTIK proiektua sorrarazo eban helburua gogorarazo dau: 'Bizkaia nazinoarteko erreferente bihurtzea informazino eta ezagutza teknologien aplikazinoari jagokonez; horretarako, proiektu barritzaile eta aitzindaria egon behar zan, herritarrek udal administrazinoetan egiten dituen gestinoak errazteko...'.
Ozeano Indikoan barrena: Sri Lanka
2010-01-29 11:34 Euskaldunak munduanHonezkero hondartza piloa ikusi doguz eta, akaso horregaitik, Sri Lanka ugartean gehien gustau jakuzan parajeak mendiak eta Parke Naturalak izan dira. Esan beharra dago, halanda be, hondartzak oso basatiak eta politak dirala.
Kilometroak 2010ek jarri dau martxan bere webgunea eta Interneteko sare sozialetan be egongo da
2010-01-29 11:21Pasaia-Lezoko ikastoleak, Kilometroak 2010 (KMK10) Gipuzkoako Ikastolen aldeko Jaialdiko antolatzaileak, aurtengo edizinoko webgunea (www.kilometroak.net) jarri dau martxan eta gainera, Twiter, Tuenti eta Facebook Interneteko sare sozialetan be egongo dala iragarri dau.
Ken Zazpi eta Josu Bergararen kontzertuakaz abiatuko da Jam Aretoaren denporaldi barria
2010-01-29 10:57 MusikeaUrtarrilaren 30ean, zapatua, izango da zuzenekoa, gaueko 22:45etik aurrera. Bergarako Jam aretoak Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko barria entzuteko aukerea eskainiko deutse Ken Zazpiren zaleei.
Jaialdiari Josu Bergarak ekingo deutso 'Nora zoaz' diskoko kantuakaz.
Wieland Speck-ek gaur jasoko dau Zinegoak 2010eko Ohorezko Saria
2010-01-29 09:42 BarriakSaria Wieland Speck-ei eskaintzea erabagi dau Zinegoak-eko antolakuntzeak: alde batetik, Berlinaleko Panorama atalean eginiko lanagaitik (GLBT zinemagintzako programatzaile eta zinemagileen topalekua azken 20 urteetan) eta bestetik, 1985ko 'Westler' pelikularen bitartez, gay-lesbo-trans errealidadearen normalizazinorako egindako ekarpenagaitik.
Apple-ren azken asmakizuna: iPad. Ez hotz, ez bero
2010-01-29 09:24Hasieran aparatea nahiko gatxa da. Egin, egin daiteke, eta horretara Apple-ekoak ohituta dagozala emoten dau, euren Mac, iPod edo ta iPhone tramankuluakaz hasiera-hasieratik aparau eben bete-betean eta guztiok geratu ziran (ginan) pozik eta miresmenez beteta egindako lanagaz. Halanda be, oraingo azken tresna honegaz, iPad dalakoa, eretxiak ez datoz hain bateratsu.
'Jantzearen Ilbetea' egingo da lehenengoz Bilboko Arriaga Antzokian martiaren 5ean
2010-01-28 14:39 Kulturea'Jantza Ilbetea' saioko partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko arte-zuzendaria buru dan hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiak ez dira profesionalak izan behar, eta baldintza bakarra jantzan ondo egitea da. Ez dago mugarik estiloei jagokoenean, eta jantza zentzurik zabalenean ikusiko da: jantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal jantzetatik edo hip-hopetik pasauta.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...